E Ekintza

E. Komunikazio plana

Komunikazio eremuari dagokionez, LIFE+TREMEDALen helburua honakoa da: “gizartea orokorrean informatu eta sentsibilizatzea hezegune kontinentalek -oro har- eta zohikatz habitatek eta inguru higrofiloek -zehazki- dituzten ingurumen balioez eta ematen dituzten ingurumen zerbitzuez”.

TREMEDAL proiektuaren komunikazio planean antolatu eta koordinatu behar dira aurreikusitako helburuak lortzeko garatu behar diren ekintzak.

Plan hau oinarrizko tresna da proiektua kudeatu eta haren gainean sortutako informazioa hedatzeko. Baita Europa mailan duen garrantzia dimentsionatzeko eta aurreikusitako jardueren ikuspegi argi eta instituzionala helarazteko ere.

Komunikazio tresnak behar-beharrezkoak dira sozialki partekatutako proiektu bat lortzeko. Hori horrela, espero ziren emaitzak eta onurak proiektuari eta populazioari begira egiten dira. Halaber, informazio mugimendu egokia eduki nahi da garapenaren eta lortutako emaitzen gainean eta Europar Batasunaren LIFE+ ingurumenerako finantza tresnaren ikusgarritasuna bermatu nahi da. Proiektuan zehar garatuko diren komunikazio ekintzak honakoak dira:

  • Proiektuaren irudia eta estilo liburua
  • Webgunea
  • Sentsibilizazio materialak: dibulgazio liburuxka, promozio artikuluak, informazio panelak (ekintzak garatzen diren tokietan), seihileko aldizkari elektronikoa…
  • Sentsibilizazio eta dibulgazioko ekintzak: hezeguneen munduko eguna, tokiko talde interesdunei proiektua aurkezteko toki tailerrak, proiektuaren aurkezpena eskualdeko ekitaldietan, kanpoko ekitaldietara bertaratzea…
  • Prestakuntza eta trebakuntza programa: zohikaztegien eta horiei lotutako bestelako bitarteko higrofiloen kudeaketan jardunbide onen eskuliburua egin eta argitaratzea
  • Azken mintegi europarra eta mintegi teknikoak
  • Azken txostena (Lyman report)