C5 Ekintza

C.5. Asturias eta Gaztela eta Leoneko Europako Mendietako (Batasunaren Garrantzizko Lekua) habitaten kontserbazioarekin bateragarria den abeltzaintza kudeaketarako azpiegiturak

Ekintza honetan abeltzaintza kudeatzeko azpiegiturak instalatuko dira, jarduera hau inguruan dauden eta Batasunaren Intereseko Habitatak diren 7130 eta 7230 delakoen kontserbazioarekin bateragarria izateko moduan gauzatzeko.

 

1. Abereak kanpoan uzteko hesiak instalatzea

7130 “Estaldura zohikaztegiak” eta 7230 “Zohikaztegi baxu alkalinoak” habitaten zohikatz partzeletan instalatutako dira hesiak. Itxiturak ez dira iraunkorrak, artzain elektriko bidezko alanbre elektrifikatuz eginak baitaude, abereak ez daitezen hedadura desberdinetako zohikatz partzeletan sartu.

Jarduera zohikaztegi azido batean (7130) egingo da, Comeyako ibarrean, ES1200001 Europako Mendiak (Asturias) HBBE eta BGLn barruan, eta zohikaztegi alkalino batean (7230) Liordesko Ibarrean, ES0000003 Europako Mendiak (Gaztela eta Leon) HBBE eta BGL barruan.

 

2. Liordesko ibarrean aska jartzea

ES0000003 Europako Mendiak (Gaztela eta Leon) HBBE eta BGL barruan. Harri eta hormigoizko aska txiki bat jartzeko proposatu da. Izan ere, hesien ondorioz mugatu egiten da abereek edateko erabiltzen dituzten urez betetako tokietarako sarbidea.

Gainera, honelako azpiegiturek murriztu egiten dute abereek hezeguneetan egiten duten presioa eta konpentsazio neurria dira abeltzainentzat, partzela itxietara sartzeko mugen aurrean.

Dimentsio zehatzak larreak erabiltzen dituen aziendaren arabera zehazten dira eta aska hurbil dagoen iturburuko urekin beteko litzateke.

Kudeaketa teknika erraz eta errentagarri honek balio handia dauka, zohikaztegiak kontserbatzeko metodologia hedatzen baitu, Iberiar Penintsularen iparraldeko eremu geografikoan ez dagoena oso zabaldua.

Ekintza horren bidez 7130 eta 7230 zohikatz habitatak hobetu nahi dira BGL hauetan, baita inguru hauetako taxonen populazioak ere, bereziki Salix hastatella subsp. picoeuropeana, Juncus balticus subsp. cantabricus eta Callitriche palustris espezieak.

mapa-accionc5-1

mapa-accionc5-2