D3 Ekintza

D.3. Ekintza. Proiektuaren eragin sozioekonomikoaren jarraipena

Proiektu honek, zohikaztegiak eta bestelako gune hezeak kontserbatzen eta horiek lurraldearen kudeaketa orokorrean duten balio eta garrantziaren gaineko kontzientziazio sozial handiagoa pizten laguntzeaz gain, eragin positiboa eduki nahi du tokiko ekonomian eta populazioan.

Gizarte agenteek eta herritarrek, oro har, jakin egin beharko lukete Natura 2000 Sareak gizartearen eta ekonomiaren garapenerako aukera ugari eskaintzen dituela, ondare naturala kontserbatu eta balioztatzen duen aldetik.

Proiektuaren eragin sozioekonomikoa baloratzeko, honako bi jarduera hauek planteatu dira:

  • Eragin sozialari dagokionez, proiektuaren hasieran eta amaieran iritzi azterlan bat egingo da, sentsibilizazio eta komunikazio ekintza desberdinen ondorioz ezagutza mailan, sentsibilizazioan eta jarreran egondako aldaketa kuantitatiboki eta kualitatiboki neurtzeko.
  • Proiektuaren eragin ekonomikoa ebaluatzeko, bere eremu geografikoan eragin zuzenagoa izango duen proiektuaren aurrekontu osoaren portzentajea berrikusten duen txosten bat egingo dela aurreikusi da: obren kontratazioa, tokiko enpresei esleitutako azterlanak eta lanak, bidaiak eta dietak, eta abar.

Era berean, proiektuak tokiko garapenean izan dezakeen ekarpena ere baloratu nahi da, ekintzak sustatuz, esaterako eko-turismoko ekintzak (naturaren aldetik interes altua duten espazio berriak eskaintzea, interpretazio panelak, liburuxkak….).

Azkenik, ekintzek zerbitzu ekosistemikoak eta horien balorazio ekonomikoa itxuraberritzeko orduan izan duten garrantzia ebaluatuko da.