C6 Ekintza

C.6. Parga-Ladra-Támogako (Batasunaren Garrantzizko Lekua) hezegune kontinentaletan kontserbazio egoera hobetzea

XX. mendearen azken hamarkadan hainbat proiektu garatu ziren, uretako populazio eta komunitate berriak ezarri ahal izateko beharrezko itxuraberritze hidrologikoa lortze aldera. Horrez gain, horien gaineko eragin antropikoak ezabatu ziren.

Orain, TREMEDALek Cospeitoko Aintzirako Gune Hezean jarduteko proposatu du, penintsularen ipar-mendebaldeko barne lakuetako orletako berezko habitatak ezarri eta garatzeko asmoz.

  • 4020* Erica cillaris eta Erica tetralixen gune epeletako txilardi heze atlantikoak,
  • 6410 Molinia caeruleadun larreak, substratu karetsu, zohikaztsu edo buztintsu-limotsuetan eta
  • 3110 Ur oligotrofikoak, hareazko lautadetako mineral oso gutxirekin (Littorelletalia uniflorae)

Cospeitoko Aintzirako Gune Hezean, Aintzira Berritik hurbil dauden titulartasun publikoko lursailetan egingo da itxuraberritzea. Jarduera arloa egun biodibertsitatea kontserbatzeko erabiltzen da soil-soilik, gune hezearen ekialdeko partean kokatutako marga karbonatuzko gune batekin bat dator eta 1,3 hektarea inguruko azalera okupatzen du.

Proiektuko lanen barruan, jarduera arloaren kota altimetrikoa murriztu egingo da, uda garaian urez bete dadin.

Egungo topografian uztartu egiten dira malda suabedun guneak (% 2tik beherako malda) eta lurreko eta uretako inguruen arteko trantsizio bortitza duten bestelako guneak. Oso naturalak ez diren trantsizio horiek Erdiko Aintzirako udaberri-udazken garaiko mailara igotzen dira, 25-50 zentimetro artean.

Proiektuko jarduera arloan lursaila birmoldatzeari esker, era naturalean ezarriko dira 4020* eta 6410 habitatak eta behin-behineko putzu txikiak (3110) jarriko dira. Hala, kontserbaziorako interes altua duten espezieak toki honetaz jabetuko dira, esaterako Eryngium viviparum, lehentasunezko espeziea, Luronium natans (II eta IV. eranskinak) edo Pilularia globulifera desagertzeko arriskuan dagoena Galiziako Mehatxatutako Espezieen Katalogoaren arabera (D 88/2007, 89. zenbakidun Galiziako Aldizkari Ofiziala, 2007/05/09koa).

Arlo honetako habitatak itxuraberritzeaz gain, lur estalduraren, trofiaren (orokorrean marga karbonatuen ondorioz sortua) eta istiltzeen baldintza jakin batzuk lortzean, kontserbazioaren ikuspegitik interesgarriak diren populazioak ezarri ahalko dira.

mapa-accionc6