C7 Ekintza

C.7. Parga-Ladra-Támogan (Batasunaren Garrantzizko Lekua) Eryngium viviparum espeziearen habitata egokitzea eta haren populazioa indartzea

Erynigum viviparum lehentasunezko espeziearen* presentzia duten hezeguneek degradazio handia jasan dute urteetan zehar, lurraren erabilera aldatu egin baita, aprobetxamendu intentsiboagoak eta ez oso iraunkorrak lortzeko. Hala, hezegune batzuk desagertu egin dira..

Hori guztia dela eta, espeziearen populazio maila nabarmen jaitsi da. Egun bizirauten duten populazio gune gutxi horietatik, Parga-Ladra-Támoga (BGL) da garrantzitsuenetakoa, mundu mailan efektibo gehien dituena baita (Bañares et al (2004), Dupont (1962), Buord (1999), Romero et al (2004), Rodríguez-Oubiña et al (1997).

Eryngium viviparum espeziearen populazioa indartzeko eta habitata egokitzeko, honako jarduerak egitea proposatu da:

 

a)Cospeitoko aintziraren lekuan populazioa indartzea

Lursailaren osaera egokitu egingo da, behin-behinean istiltzeko joera duten buztin sedimentuen gaineko guneetan putzu txikien sistema bat era dadin. Horrela, gainazaleko ur lamina behin-behinean luzatuko da udazkenetik udaberriaren hasierara, eta inguru xerikoa osatuko da uda garaian. Era berean, Eucalyptus spp espeziearen oinak ezabatuko dira (30 oin inguru). Espezie hau jarduera arloan zehar hedatzen ari da eta partzelarekiko mugan jarraitzen du.

Putzu txikien sistema eraikitzeko hautatutako arloak Eryngium viviparum espeziearen populazio guneetatik hurbil kokatuko dira. Kokapen horri esker, gainerako espezie bereizgarriek azkar asko kolonizatuko dituzte habitat berri hauek, hezeguneko hazietatik eta landaretxoetatik abiatuta. Horrela, espezie hidrofito interesgarrien populazio gune berriak agertuko dira eta anbifio komunitateak garatuko dira, Parga-Ladra-Támoga BGLn dauden eta batasunaren interesekoak diren horiek esaterako: Discoglossus galganoi (II eta IV. eranskina), Hyla arborea (IV. eranskina), Rana perezi (V. eranskina) eta Alytes obstetricans (IV. eranskina).

 

b) San Roque irlan populazioa indartzea

Kokagune honetarako proposatutako jarduera Cospeitoko aintzirarako proposatutakoaren antzekoa da. Inguru hidrofiloekin lotutako aintzira inguruan, San Roque irlan, kubeta txikiak induskatuko dira, behin-behinean istiltzeko joera duten guneetan putzi txiki eta azalekoen sistema bat eratzeko, gainazaleko ur laminak denboran zehar irauten duela bermatze aldera.

 

c) Espezie exotiko inbaditzaileak (Eucalyptus spp.) ezabatzea

Cospeitoko aintziraren kokagunean dauden espeziearen oin guztiak ezabatuko dira, eskuz moztuta. Horretarako, bitarteko mekanikoen bidez eta betiere ere makina arinak erabiliz ezabatuko dira oinak bertatik. Esan beharra dago ez dela inolako kontrol kimikoko metodorik erabiliko.

Ekintza titulartasun publikoko lursailetan garatuko da. Lursail horiek biodibertsitatearen elementuak kontserbatzeko dira eta Galiziako Xuntarenak dira, Cospeitoko aintziraren eta San Roque irlaren barruan, Parga-Ladra-Támoga BGLn kokatzen dira. Landuko den azalera guztira 2,4 hektareakoa da: lehenengo kokagunean 1,2 hektarea eta bigarrenean 1,1.

 

Azpimarratu beharra dago Cospeitoko aintziran dauden Eryngium viviparum espeziearen populazioak titulartasun publikoko lursailetan aurkitutako bakarrak direla, eta, beraz, zeregin garrantzitsua dutela espezie honen kontserbaziorako jardunbide onenak erakusteko orduan, bai nazio mailan, bai nazioartean.

Bestalde, Eryngium viviparum espeziea era asexualean ugaltzen da, bibiparoa delako. Ondorioz, populazioak indartzeko egingo den lanik handiena in Vitro teknikaren bidez indibiduoen ugalketa sustatzean oinarrituko da. Landako hazien bidez ere populazioa indartzeko esperientziak egingo dira (C.10 ekintza).

Lurralde berriak kolonizatzeko duten gaitasuna aprobetxatuz, ekintza honen bidez Narcissus pseudonarcissus subsp. Nobilis espeziearen populazioak ere indartu nahi dira, horien garapena sustatzen duten azalerak igoz.

Narcissus pseudonarcissus subsp. nobilis espezie erraboilduna da eta bere hazia da errazen batu, maneiatu, kontserbatu eta ondoren ugaldu daitekeen ugalketa materiala. 10 ekintzan haziak jasotzea aurreikusi da, gero espezie horren populazioa indartzeko erabil daitezen.

Ekintza hau espezieak labore landa zaharretan garatu eta kolonizatu daitezen diseinatu da, gizakiaren esku-hartzea ahalik eta murritzena izan dadin (landaketa zereginak barne).