F1 Ekintza

F.1. Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioa

Onuradun koordinatzaileak (GAN) TREMEDAL proiektuaren planifikazio, antolaketa, komunikazio eta kudeaketa egokia bermatu behar ditu, eta, horretarako, honako kudeaketa organoak izango dituen lan egitura ezarri da:
  • Zuzendaritza/Pilotutza Batzordea, proiektuaren betearazpenaren arduradun gorena. Onuradun bakoitzeko proiektu zuzendariak osatuko du. Gutxienez hiru aldiz batuko da Batzorde Teknikoaren bilerekin batera (hasieran, tartean eta amaieran).
  • Batzorde Teknikoa, ekintzen betearazpen egokiaren arduraduna. Onuradun bakoitzeko ordezkari tekniko batek osatuko du. Batzorde hau 7 aldiz batuko da fisikoki proiektuan zehar (Partzuergoaren bilerak).
  • Onuradun bakoitzaren kudeaketa taldeak: Onuradun bakoitzean proiektu zuzendari bat eta langile tekniko eta administratiboak egongo dira.
  • Kanpoko talde koordinatzailea. Bere funtzioa koordinatzaile onuraduna proiektua kudeatzeko lanetan babestea da. Horretarako, kanpoko talde bat azpikontratutako da (proiektuak kudeatzen esperientzia aitortua duena) eta berau egongo da onuradun koordinatzailearen kontrolpean, zuzenean. Txostenak Batzordera bidaltzeaz arduratuko da eta harekin harremanetan egoteko bitartekaria izango da.

Kudeaketa organo hauez gain, TREMEDALek beste egitura batzuk izango ditu, proiektuaren helburuekin lotutako organizazio desberdinen partaidetza aktiboa errazteko:

  • Autonomia Erkidego bakoitzean Jarraipen Batzorde bat, urtean bi aldiz batuko dena eta, kideak zehaztuta egon ez arren, honakoek osatu ahalko luketena:
    • eskualdeko onuraduna
    • Natura 2000ko eskualde agintari eskuduna
    • Administrazioko beste sail batzuk, proiektuaren eremuetan eskumenak dituztenak, esaterako landa garapenean, abeltzaintzan edo ur politiketan
    • proiektuaren ekintzetan inplikatutako udalak
    • inplikatutako eskualde eragileak edota erabiltzaileak (inplikatutako abeltzaintza elkarteak eta abar) edo eskualdeko adituak
  • Nazioarteko Aholku Batzordea proiektuan zehar gutxienez bi aldiz (hasieran eta amaieran) batuko da fisikoki eta behar adina aldiz telematikoki. Batzorde honetan zohikaztegiak kontserbatu eta itxuraberritzen esperientzia duten pertsona eta erakundeek parte hartuko dute. Partaideen artean honakoak egongo dira:
    • proiektuaren onuradunak
    • Ingurumen, Landa eta Itsas Ministerioa
    • nazioarteko aditu zientifikoak
    • natura kontserbatzeko erakundeetako ordezkariak, proiektuan jorratutako habitatetan esperientzia dutenak, esaterako WWF edo Global Nature
    • proiektu honen gaineko interesa duten beste herrialde batzuetako erakundeetako ordezkariak, zehazki, Frantzia, Portugal, Erresuma Batua (Eskozia) eta Irlandakoak
    • Nazioarteko Aholku Batzorde honek, babes teknikoaz gain ikusgarritasuna emango dio proiektuari eta, gainera, Iberiar Penintsularen iparraldeko zohikatz habitaten eta habitat higrofiloen balioa Europa mailan aitortzeko laguntza emango dute