C10 Ekintza

C 10. Germoplasma batu, gorde eta epe luzean kontserbatzea)

Ekintza honetan proiektuan sartzen diren eta batasunaren interesekoak diren habitatak itxuraberritzeko ekintzak epe luzerako iraunkorrak izateko jarduerak proposatzen dira..

portada-accionC10A1 ekintzaren barruan, zohikaztegi bakoitzeko espezieen zerrenda bat egingo da, udalerri bakoitzean zein espezieren germosplasmak batuko diren erabakitzeko.

Nafarroaren kasuan, honako espezieen germoplasma batu ahalko litzateke: Rhynchospora fusca, Spiranthes aestivalis, Carex hostina, Rhynchospora alba, Pinguicula lusitanica, Drosera intermedia eta Triglochin palustris.

Bilduma horren aurretik xede taxonei buruzko erreferentzia bibliografikoak adierazi beharko dira, jaso beharreko germoplasmaren ugalketa biologia edo/eta ezaugarri morfologikoak ebaluatzeko. Landako laginketak garatzean, populazioen ahalik eta ordezkaritza genetiko altuena bermatu beharko da.

Nahiz eta epe laburrera beharbada espazio jakin batzuetan ez den beharrezkoa populazioak indartzea, etorkizunean, beroketa globalaren aurreikuspenei jarraiki, behintzat Iberiar Penintsularen iparraldean zohikaztegiak eta inguru higrofiloak gainbeheran egongo dira.

Ondorioz, urritu edo desagertu daitezkeen espezieek indartzeko edota berriz sartzeko programa hauek jorratzeko aukera aurreikusi behar da. Proiektuko kontserbazio lanak egiteko, gainera, landaretza behar da. Hori horrela, jardueraren xede izango diren udalerri guztietako eta espezie guztien germoplasma edukitzea kontserbazio berme garrantzitsua da espazio hauen etorkizunerako.

Horri esker, proiektuan sartzen diren habitatetako egitura espezien eta espezie mehatxatuen germoplasma kontserbatu ahalko da, espezie desberdinen ernetzea lortzeko gakoak ezarri ahalko dira, haziek jasaten duten lehorte maila ezagutu ahalko da, baita aurreikusitako tenperatura eszenatoki desberdinen araberako ernetze baldintzak eta landare hauentzako labore metodorik egokienak ere.