F4 Ekintza

F.4. Kontserbazio plana LIFEn ostean

TREMEDALen azken txostenean, kapitulu independente batean, LIFE osteko kontserbazio plana jasoko da eta bertan azalduko da proiektuan hasitako ekintzek nola jarraituko duten hurrengo urteetan, proiektua amaitu ostean.

LIFE osteko kontserbazio planean jasoko dira epe luzean kokagune horien kudeaketa bermatzeko gauzatu behar diren ekintzei buruzko datu zehatzak (noiz egingo den, nortzuek egingo duten eta zeintzuk izango diren horretarako finantzazio iturri posibleak).

Azpimarratu beharra dago proiektuan jasotako espazio guztiak Natura 2000ko agintari eskudunen kudeaketa pean daudela eta proiektuan zehar eskuratutako ezagutzak eta ekintzen jarraipenaren emaitzak plan hau idazteko lagungarriak izango direla.