C8 Ekintza

C.8. Lehentasunezko habitaten (7210*; 91E0*) kontserbazio egoera hobetzea Parga-Ladra-Támogan (Batasunaren Intereseko Lekua)

Nabarmentzekoa da Natura 2000 Sarean sartutako espazio galegoen artean Parga-Ladra-Támoga (BGL) dela kostaldekoa ez den eta 7210* lehentasunezko habitataren ordezkaritza duen espazio bakarra. Habitatak BGLn barruen duen okupazioa ez da 2 hektareatik gorakoa eta Ollos de Begonteko gune hezearen inguruan kokatzen da.

Jarduera arloa administrazio publikoak eskuratutako lursailetan kokatzen da, Miño ibaiaren ibilguari lotutako habitat higrofiloen kontserbazioan duen garrantzi estrategikoaren arabera. Administrazio publikoak Ollos de Begonteko lursailak erosi aurretik egindako giza jardueraren ondorioz, topografia aldatu egin zen eta lurzorua baso landaketarako eta nekazaritza erabilerarako egokitu zen. Ondorioz, aintzirako orlako habitaten zati bat (91E0*) suntsitu egin zen eta Cladium mariscus (7210*) espeziearen populazioak uraren bazter estuetan bildu ziren.

Eragin horiek partzialki zuzendu ziren 2003 eta 2006. urteen artean, bertan zeuden espezie exotikoak ezabatu egin baitziren, Pozo do Ollo inguruko Pinus radiata espeziearen populazioa barne.

Orain, TREMEDALekin, lehentasunezko bi habitat horiek itxuraberritu nahi dira. Ekintza hori aipatutako Pinus radiata espeziearen lursailean egingo da, egun belar multzoek kolonizatutako tokian. Ertzetako batean Pozo do Ollo izeneko hezegunea dago, *7210 lehentasunezko habitataren ordezkaritzan.

Larrearen eta hezegunearen arteko kota aldea dela-eta, egun ezin da birkolonizatu, baina dagoen desnibela murriztu egingo da, bertako inguru turbofiloa era naturalean berreskuratzeko.

Karezko zohikaztegiaren ondoan, antzinako baso plantazioaren barruan, baso habitatak indartuko dira. Horretarako, bertako landareekin espezie autoktonoak birpopulatuko dira, honakoak besteak beste: Betula pubescens, Alnus glutinosa eta Fraxinus angustifolia.

Ollo Pequenon dagoen harraska kentzea ere aurreikusi da. Izan ere, abandonatuta eta oso hondatuta dago XX. mendearen amaieratik. Harekin lotuta, aldatuko den kanal bat dago. Kubetaren jatorrizko diseinua berreskuratuko da hala, ekarpen hidrikoak eusteko orduan egonkortasun handiagoa sortuz.