Warning: Use of undefined constant CONCATENATE_SCRIPTS - assumed 'CONCATENATE_SCRIPTS' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/territo7/public_html/lifetremedal.eu/wp-config.php on line 75
B Ekintza « Life Tremedal

B Ekintza

B. Lursailak erostea

Arreo-Caicedo Yusoko lakuko hezeguneko toki jakin batzuetan,
gainera, nolabaiteko eragina izan duten kontrolik gabeko praktikak
gauzatu dira; iturburu gaziaren inguruan lur mugimendu zehatzak egon dira,
drainatze txikiak induskatu dira eta azalera txiki bat luberritu da.
Ondorioz, 1410 eta 1510 habitatei eragin zaie zuzenean eta hurbil dagoen 7230ak ere ondorioak izan ditzake.

Arreo-Caicedo Yusoko lakuaren iparraldea, aintzira bera eta masegar-lezkadia titulartasun publikokoak dira, baina inguruko beste 17 partzela, tamaina eta tipologia desberdinetakoak, 8 jabe pribaturenak dira. Lursail horiek erostean, guztira 121.675,17m2-tan, aintzira inguratzen duten partzela guztiak lurzoru publiko bihurtuko dira eta Natura 2000 ES2110007 Arreo-Caicedo Yusoko lakuan sartuko dira.

Partzela horiek erosketa bidez eskuratuko dira, aurretik jabeekin negoziatu beharko delarik. Edonola ere, egin zaien galdeketan lursailen salmenta adosteko prest daudela adierazi dute.

Jarduera hau ahalik eta arinen egingo da, lursailak 2013ko negua baino lehen proiektuaren esku jarri ahal izateko, “C.3 Arreoko lakua ingurumen aldetik itxuraberritzeko proiektuaren egikaritza” izeneko itxuraberritze proiektua egite aldera.

Lursailen erosketa horrek honelako ekintzetarako eskatutako baldintzak betetzen ditu:

  • Proiektuaren helburuekin argi eta garbi lotuta dago.
  • Arreo-Caicedo Yusoko lakuaren (Natura 2000 ES2110007) barruan kokatutako lursailetara mugatzen da.
  • Natura 2000 espazioaren osotasuna berrezartzen lagunduko du, egun nekazaritza erabileren ondorioz eraldatutako hezegunearen inguruak itxuraberritzearen bidez.
  • Kontserbazio emaitzak lortzeko modurik eraginkorra erosketa dela uste da. Beste aukera batzuk baztertu egin dira: lurraldearen zaintza adibidez, epe luzea duelako, eta alokairua, denbora tarte mugatu baterako irtenbidea delako.
  • Epe luzean, eskuratutako lursaila EBko Habitat eta Hegaztien Zuzentarauaren aplikazioarekin koherenteak diren erabileretarako gordeko da. Horretarako, jabetzaren erregistroan eman beharko da izena eta salerosketaren eskrituran islatu beharko da.
  • Arabako Foru Aldundiak eskuratuko ditu lursailak, naturaren kontserbazio arloetan eskumenak dituen organismo publikoa eta proiektu honen onuradun lotua izanik, eta lursail horien jabetzari eutsiko dio berau amaitu ondoren ere.
  • Arabako Foru Aldundiak, eta, zehazki, bere Ingurumen Sailak, natura kontserbaziorako lursailen erosketan beharrezko eskumen eta esperientzia dauzka. Helburu hori errealista da proiektuaren epearen barruan.
  • Erosketaren prezioa berau egiten den uneko merkatuko prezioetara eta Araban antzeko ezaugarriak dauzkan nekazaritza lursailetara egokitzen da.
  • Erosi nahi diren lursailak egun titulartasun pribatukoak dira eta aurretik ez dira titulartasun publikokoak izan.
  • Erositako lursailak itxuraberritu egingo dira (C3 ekintza), eta, horretarako, kudeaketa aktiboa egingo da eta erabilera mugatu egingo da: nekazaritza praktikak ezabatuko dira eta ura eta haren eroanbideak aterako dira.

mapa-accionB