D1 Ekintza

D.1. Proiektuak habitaten gainean dituen eraginen jarraipena

Egun kokaguneetan dauden habitatak eta horietako espezie bereizgarriak ezagutzen dira. Hala ere, itxuraberritze proiektuen ebaluazio egokia egiteko, A1 ekintzaren bidez eskuratuko diren datu zehatzagoak eduki behar dira.

Prozesu horrekin, gainera, espero diren emaitzak lortzen ez direnerako proposatutako neurriak eta jarduerak zuzendu ahalko dira eta egon daitezkeen eragin negatibo posibleetara aurreratu edo erantzun ahalko da.

Horretarako, Natura 2000ko agintari eskudunen zaintza zerbitzuaren babesa edukiko da. Hala, kokaguneak zainduko dituzte, instalatutako bitartekoak (itxiturak, askak) egoera onean daudela bermatuko dute eta behin-behineko itxituren irekiera kudeatuko dute, zehazten diren zuzentarauen arabera. Era berean, berehala antzeman ahalko da gerta daitekeen edozein ekintza negatibo: baimenik gabeko jarduerak, gehiegizko lehorteak, landaretza aldaketak eta abar.

Jarraipen hori espezieak loratzen ari diren garaian egitea planteatu da eta bi mailatako azterketa egingo da:

  • zehaztasun txikiekin, lauki iraunkorren bidez, floraren inbentarioak eginez eta deskribapen parametroak idatziz (ur librearen portzentajea, uraren sakontasuna, uraren pHa, landaretzaren estaldura, landaretzaren altuera, asaldurak eta abar).
  • A1 ekintzan (ex ante monitoring) ezarritako poligonoetan kartografiatutako landaretza alderatzearen bidez. Floraren inbentarioak egingo dira poligonoetako bakoitzerako.

Onuradun bakoitzak proiektuaren egikaritze epean zehar urteroko txostenak egingo ditu bere kokagune bakoitzerako eta onuradun koordinatzaileak, gainerako onuradunekin lankidetzan, urteko baterako jarraipen txostena egingo du. Lan horretan Nazioarteko Aholku Batzordearen babesa edukiko da.