D.2. Proiektuak espezieen gainean izango dituen eraginen jarraipena
Populazio guneetan C.1 Ekintzaren xede diren espezieen (Carex hostiana, Rhynchospora fusca (BIH 7150) eta Spiranthes aestivalis) banakoen igoera egiaztatzeko, honako eragiketak egingo dira:
- Populazioaren dentsitatearen laginketa
- Azterketa demografikoa
- Okupazio gunearen kartografia
- Landaretza laguntzailearen azterketa
C.7 Ekintzaren kasuan, Parga-Ladra-Támoga (Cospeitoko aintzira eta San Roque irla) BGLn jarduera kokaguneen barruan, lehentasunezko espeziearen populazio guneetan, Eryngium viviparum espeziearen banakakoen igoera egiaztatzeko, hilero ebaluazio bat egitea planteatu da. Horretarako, bi erreplika erabiliko dira eta honako jarduerak gauzatuko dira:
- Klima parametroen (tenperatura, prezipitazioa, intsolazioa, giro hezetasuna eta abar) erregistro jarraitua, sentsore automatikoen bidez.
- Azaleko uren urtaroko karakterizazioa, hilero parametro nagusiak erregistratuz (tenperatura, pHa, eroankortasuna, oxigeno %a, makro eta mikromantenugaiak, metal astunak, klorofila eta abar).
- Landarean aparatu fotosintetikoko osagaiak monitorizatzea, PAM teknologiako ekipoekin, jarduera fotosintetikoa aztertuz, ingurumen aldaketen erantzun gisa. Ekoizpen nagusiaren kuantifikazioa barne hartzen du.
- Populazioaren dentsitatearen laginketa, errepikapenak dituzten laginak hautatuz.
- Azterketa demografikoa, adina, hazkunde tasa, biziraupena, adarkadura, fruktifikazioa…zehazteko.
- Fito-plankton komunitateen karakterizazioa eta dinamika.
- Landaretza laguntzailearen azterketa.