C9 Ekintza

C.9. San Roque Irlan habitat higrofiloen kontserbazio egoera hobetzea (Parga-Ladra-Támoga, Batasunaren Intereseko Lekua)

Erabileraren aldaketak, hala ere, gune hezekoak ez diren espezieek (besteak beste Lolium sp., Trifolium sp. eta Dactylis sp) osatzen dituzten labore larreen bilakaera sustatu du.

Inguru higrofiloen naturaltasuna sustatzeko eta labore larre zaharrei heterogeneotasuna emateko asmoz, ekintza honek 2,5 hektareako azalera batean jardun nahi du (Lugoko Probintzia Aldundiaren jabetzakoa), honako habitatak era egokian garatzeko:

  • (3110) ur oligotrofikoak, hareazko lautadetako mineral oso gutxirekin
  • (91E0*) Alnus glutinosa eta Fraxinus excelsioren baso alubialak, substratu karetsu, zohikaztsu edo buztintsu-limotsuetan Molinia caeruleadun larreen presentzia nabarmena duen matrizean (6410).
  • (6430) lautadako orletako eta pisu menditar eta alpetarretako megaforbio eutrofo hidrofiloak.

Ekintza honen bidez, San Roque irlan dagoen Narcissus pseudonarcissus subsp. nobilis espeziearen populazioa indartu nahi da. Izan ere, espezie honen presentzia murriztu egin zen, antzinako eragin antropikoaren ondorioz.

San Roque irlako habitat higrofiloen kontserbazio egoera hobetzeko, beharrezkoa izango da jardueraren xede den partzelan zuzenketa topografikoa egitea, eraldaketa eragin zuten labore ezarpenen aurretik zegoen ziklo hidrologikoa berreskuratze aldera. Ezabatutako kanal txikiak eta lursail depresioak ere berreskuratuko dira. Era berean, erreketako zuhaitz espezieak landatuko dira, batez ere Salix atrocinerea delakoa.

Okupazio guneren igoerak, inguru higrofiloen kontserbazio egoeraren hobekuntzak eta Narcissus pseudonarcissus subsp. nobilis espeziearen populazio efektiboen hobekuntzak garrantzi handia daukate epe luzean mantentzen direla bermatzeko orduan. Are gehiago egungo klima aldaketaren testuingurua kontuan hartuta. Izan ere, inguru horretara egiten diren ekarpen hidrikoak geroz era irregularragoak dira eta espezie exotiko inbaditzaileen garapen altuagoa sustatzen dute.

map-accionC9