Okolin

Kokagunearen izena: Okolin
Babes kategoriak: Toki hau ES 220018 Belate BGLn sartzen da.
Kokagunea: Baztan eta Anue
Eskualdea: Nafarroa
Erreferentziazko koordenatua: 30TXN1466, 30TXN1566, 30TXN1567, 30TXN1467
Hezegunearen azalera: Azalera oso zabalean, 40 hektarea ingurukoa, toki honek hainbat iturburu dauzka hegalean.
Altitudea: 1.060–1.020 m

Ikusi mapa

Okolin

 
Okolin mendiaren mendebalderantz orientatutako hegaletan eta Gartzagako hego-mendebaldeko hegalean dauden zohikatz inguru txikien multzo bat da.

Bertan bi iturbegi mota daude, batzuk arbelekin lotutakoak eta besteak kolubioekin, lehenengo horiek bigarrenak baino gehiago izanik.

Hegaleko iturburu hauetan Sphagnum auriculatum eta Narthecium ossifragum espezieen komunitateak daude, erreketan Viola palustris espeziea dagoela. Iturbururik handienetan Erica tetralix eta Sphagnum papillosum espezieen komunitateak garatzen dira, eta txikienetan, aldiz, Sphagnum auriculatum espeziearen komunitateek Nardus stricta larreekin kontaktatzen dute. Hegaletan, Agrostis curtisii espeziearen bazkaleku azidofilo atlantikoak daude eta hegalen zati handiena okupatzen dute. Ulex gallii espeziearen txilardiak bazkalekuen artean uztartzen dira, artzaintza gutxien dagoen tokietan..

BALIORIK ESANGURATSUENAK

Berezitasuna
Okolin eta Gartzaga mendien hegaletan garatzen diren gune higroturboso txikiak aurkitzen dira toki honetan..

Balio biologiko eta ekologikoak
Tokiko gune higroturbosoetako dimentsio murritzak gorabehera, flora interesgarria duelako nabarmentzen da. Nardia compressa eta Warnstorfia exannulata espezieen presentzia azpimarratzekoa da, ez baita halakorik antzeman Nafarroako beste tokietan.

Balio historiko eta paleoekologikoak
Okolinen ez dago horren gaineko ezaugarri berezirik.

Batasunaren Intereseko Habitatak

Habitata  Izena
4030 Txilardi lehor europarrak
6230* Nardusdun belar eraketak, espezie ugarirekin, mendialdeko (eta Europa kontinentaleko mendialdeen azpietako) substratu silizeoen gainean
6410 Molinia caeruleadun larreak, substratu karetsu, zohikaztsu edo buztintsu-limotsuetan (Molinion caeruleae)
7140 Trantsizio zohikaztegiak

 

Flora

Trichophorum caespitosum subsp. germanicum espeziearen aipua nabarmentzen da, nahiz eta aipu hori nahiko zaharra den eta ez den aspalditik berretsi.

Landare baskularren 48 espezie eta 22 briofito erregistratu dira, horien artean Gymnocolea inflata, Marsupella sphacelata, Nardia compressa, Straminergon stramineum eta Warnstorfia exannulata espezieen presentzia gailentzen delarik (Nafarroan oso populazio gutxi dauzkate). Gainera, bost esfagno espezieren presentzia aipatu da.

Fauna
Ez dago Okolineko iturburuei lotutako faunari buruzko berariazko informaziorik.

EGUNGO EGOERA

Tokia kontserbazio egoera onean dago eta ur hartune txikiak dauzka, borda baten ondoko asketarako. Bertan antzemandako mehatxuak honakoak dira: abeltzaintzaren presioaren ugaritzea eta horrek artzaintzan eta lur kentzeetan dituen eraginak, bordak sor ditzakeen hondakinak eta lehen aipatutako ur hartuneak.

KUDEAKETA ETA KONTSERBAZIORAKO ZUZENTARAUAK

Para la conservación del enclave se debería desarrollar un programa de vigilancia y prevención, que serviría para detectar posibles aumentos en los efectos que tiene el ganado sobre el suelo. También se deberían regular otras prácticas relacionadas con el uso ganadero, como los desbroces o el uso del fuego.

La retirada y limpieza de los residuos seria una medida interesante para la conservación de algunas surgencias, así como evitar que se realicen nuevas tomas de agua.

FOTOS ARGAZKIAK

Okolin