Kokagunearen izena: Mendibil
Babes kategoriak: Bere ingurumen balioagatik babeseko lurzoru urbanizaezin gisa jasota dago, hezeguneen artean, “Nafarroa atlantikoa” izeneko Nafarroako Lurraldearen Antolamenduko 2. Planean.
Kokagunea: Zugarramurdi
Eskualdea: Nafarroa
Erreferentziazko koordenatua: 30TXN1790
Hezegunearen azalera: 4’4 hektarea
Altitudea: 520-524 m
Toki hau, kontserbazio egoera onean dagoena, 4,4 hektareako gune bat da eta 100 m2-tik beherako zohikatz gune txikiak dauzka.
Erreketan Hypericum elodes eta Potamogeton polygonifolius espezieen komunitateak daude, ibaiertzetako urez betetako guneetan Sphagnum auriculatum eta Narthecium ossifragum espezieen komunitateak, eta Juncus acutiflorus eta Scutellaria minor espezieen ihitzak eta Erica ciliaris espeziedun txilardiak.
“6410 Molinia caeruleadun larreak, substratu karetsu, zohikaztsu edo buztintsu-limotsuetan (Molinion caeruleae)” eta “7140 Trantsizio zohikaztegiak” izeneko Batasunaren Intereseko Habitaten presentzia nabarmentzen da.
- BALIORIK ESANGURATSUENAK
Berezitasuna
Batasunaren Intereseko 6410 eta 7140 Habitaten presentziagatik eta flora baskular interesgarriagatik nabarmentzen da Mendibil.Balio biologiko eta ekologikoak
Florari dagokionez, Rhynchospora alba espeziearen presentzia azpimarragarria da.Balio historiko eta paleoekologikoak
Mendibileko habitat higroturbosoek ez dute metaketa garrantzitsurik, ikuspuntu paleoekologikotik erreparatuta.Batasunaren Intereseko Habitatak
Habitata Izena 4030 Txilardi lehor europarrak 6230* Nardusdun belar eraketak, espezie ugarirekin, mendialdeko (eta Europa kontinentaleko mendialdeen azpietako) substratu silizeoen gainean 6410 Molinia caeruleadun larreak, substratu karetsu, zohikaztsu edo buztintsu-limotsuetan (Molinion caeruleae) 7140 Trantsizio zohikaztegiak Flora
49 espezie erregistratu dira (39 baskular eta 10 briofito). Mendibilen dagoen florari dagokionez, Rhynchospora alba espeziearen presentzia gailentzen da.Fauna
Ez dago Mendibili lotutako faunari buruzko berariazko informaziorik.- EGUNGO EGOERA
Tokia kontserbazio egoera onean dago eta abereak izaten ditu maiz, baina zapalketak eta artzaintza jarduerak nahiko neurtuta daude. Kokagunearen kontserbazioan mehatxua eragiten duen elementu bakarra abeltzaintzaren presioaren igoera eta horrek artzaintzan eta lur kentzetan duen eragina dira.
- KUDEAKETA ETA KONTSERBAZIORAKO ZUZENTARAUAK
Tokia kontserbatzeko, zaintza eta prebentziorako programa bat garatu beharko da eta ganaduak lurrean dituen eraginetan igoera posibleak antzemateko erabiliko da. Abeltzaintzaren erabilerarekin lotutako beste praktika batzuk (sastraka kentzeak eta su erabilerak, esaterako) ere arautu beharko lirateke.