Warning: Use of undefined constant CONCATENATE_SCRIPTS - assumed 'CONCATENATE_SCRIPTS' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/territo7/public_html/lifetremedal.eu/wp-config.php on line 75
Maulitx « Life Tremedal

Maulitx

Kokagunearen izena: Maulitx
Babes kategoriak: Bere ingurumen balioagatik babeseko lurzoru urbanizaezin gisa jasota dago, hezeguneen artean, “Nafarroa atlantikoa” izeneko Nafarroako Lurraldearen Antolamenduko 2. Planean.
Kokagunea: Baztan
Eskualdea: Nafarroa
Erreferentziazko koordenatua: 30TXN2377, 30TXN2477
Hezegunearen azalera: 3´06 hektarea
Altitudea: 610-650 m

Ikusi mapa

Maulitx

 
Toki hau Baztan udalerrian kokatzen da eta 3,06 hektareako azalera dauka. Hainbat iturburu dauzka (batzuk beste batzuk baino lausoagoak) eta hegaleko emari kanalak ere badauzka sakanaren sakonean dagoen errekaren gainean.

Bi iturbegi gune nagusi daude, Erica tetralix espeziedun txilardiak nagusi diren landaretzatik sortzen dira, Agrostis curtisii espeziedun bazkalekuekin eratzen duten mosaikoan.

Toki honetan bi gune bereizi daude:

Bat anitzagoa, baita konplexuagoa eta handiagoa ere. Eremu horren barruan, lur lehorra estaltzen duen txilarra nagusi delarik, urez betetako lurren gune desberdinak bereiz ditzakegu:

  • Iturbururik oinarrizkoena duen gunea, honako espezieekin: Illecebrum verticillatum, Juncus bulbosus, Ranunculus flammula, Anagallis tenella, Philonotis fontana, Bryum pseudotriquetrum, Hypericum elodes, Stellaria alsine, Carex demissa (oso bazkatua), Eleocharis multicaulis, Montia fontana, Carex echinata, Potamogeton polygonifolius. Iturburuaren eta haren emari kanalaren inguruan Juncus effusus, Sphagnum auriculatum eta Wahlenbergia hederacea espezieen ihitza nahiko desegituratua dago. Gune honen irteeran, pistaren ondoan, Pinguicula lusitanica espeziearen populazio bat dago.
  • Bizpahiru iturburu oso lauso dauzkan gunea. Haren emari kanalek bat egiten dute amaieran eta, ondoren, aurreko azpiguneko kanalarekin elkartzen dira. Ura era lausoan azaleratzen den tokietan aurkitzen dira Rhynchospora fusca eta Lycopodiella inundata. Kanalen artean onbrotofizazio gailurrak garatzen dira, Racomitrium lanuginosum, Leucobryum glaucum eta Sphagnum spp espezieekin. Azpi-gune hau bortizki moztuta dago hego-mendebaldeko ertzean, pista baten bidez.
  • Iturbegi ez oso aktiboen, eta, beraz, ez oso ikusgarrien gunea. Lycopodiella inundata espeziearen populazio bat eta Eleocharis multicaulis eta Narthecium ossifragum espezieen zelai ez oso sakonak daude. Txilardegirantz ematen duten ertzak Sphagnum compactum espezieak estaltzen ditu. Ez da azalera handian garatzen eta ez da sakaneko erreka nagusira iristen.
  • Gune honetako erreka aurreko eremuetako kanalak elkartzean sortzen da, pista zeharkatu ostean, eta era nahiko lausoan jaisten da beherago dagoen larre hesitutik, sakan nagusiko errekara iritsi arte, Narthecium ossifragum eta Sphagnum auriculatum espezieen komunitate batekin, Hypericum elodes espeziedun kanal txikiekin eta gailurrekin.

Ondo zehaztutako iturburu bat eta beste puntu ez oso aktibo batzuk dauzkan beste arlo bat, horietako bat nahiko eutrofoa izanik. Erdialdean Campylium stellatum espeziearen populazio bat garatzen da. Iturburu honetako emari kanala jarraituz, urez betetako gune batera iristen da, neurri batean pistako ezpondak presatzen duena eta Lycopodiella inundata espeziearen populazio txikia eta Sphagnum spp espeziearen  tapizak dituena.

Batasunaren Intereseko Habitaten ikuspegitik, 7150 habitataren ordezkaritza handia duelako nabarmentzen da. Habitat horren barruan zohikaztegietako komunitate primokolonizatzaileak sartzen dira.

BALIORIK ESANGURATSUENAK

Berezitasuna
Maulitxen urez betetako lurretako espezie kolonizatzaileen ordezkaritza handia dago.

Balio biologiko eta ekologikoak
Flora baskularrari dagokionez, Rhynchospora fusca espeziearen populazio iberiar urrietako baten presentzia azpimarratu behar da. Beste espezie esanguratsuetako batzuk honakoak dira: Lycopodiella inundata, Illecebrum verticillatum eta Pinguicula lusitanica (azken biak ahul gisa eta habitataren eraldaketarekiko sentikor gisa jasotzen dira, hurrenez hurren, Nafarroako katalogoan). Briofitoen artean zohikatz eremuetako hepatika tipikoen presentzia gailendu behar da, esaterako Odontoschisma sphagni eta Kurzia pauciflora espezieena. Esfagno talde ugari daude, gainera, zazpi espezie bereiz daitezkeelarik.

Balio historiko eta paleoekologikoak
Maulitxeko habitat higroturbosoek ez dute metaketa garrantzitsurik, ikuspuntu paleoekologikotik erreparatuta.

Batasunaren Intereseko Habitatak

Habitata Izena
4020* Erica ciliaris eta Erica tetralixen gune epeletako txilardi heze atlantikoak
4030 Txilardi lehor europarrak
6230* Nardusdun belar eraketak, espezie ugarirekin, mendialdeko (eta Europa kontinentaleko mendialdeen azpietako) substratu silizeoen gainean
6410 Molinia caeruleadun larreak, substratu karetsu, zohikaztsu edo buztintsu-limotsuetan (Molinion caeruleae)
7140 Trantsizio zohikaztegiak
7150 Rhynchonsporion taldeko landaretza, zohikazdun substratuetako depresioetan aurkitzen dena

 

Flora
Baskularren 64 espezie eta briofitoen 23 erregistratu dira.

Maulitxen gailentzen diren espezie baskularren artean urez betetako lur hareatsuetako hainbat espezie aitzindari nabarmendu ditzakegu, besteak beste Rhynchospora alba, R. fusca, Lycopodiella inundata, Illecebrum verticillatum eta Pinguicula lusitanica. Pinguicula lusitanica “habitataren eraldaketarekiko sentikor” gisa jasotzen da Nafarroako Flora Mehatxatuaren Katalogoan, eta Illecebrum espeziea, aldiz, “ahul” kategorian jasotzen da katalogo horretan bertan. Lycopodiella inundata espeziea Habitaten Zuzentarauko V. eranskinean jasotzen da.

Briofitoen artean zohikatz eremuetako hepatika tipikoen presentzia gailendu behar da, esaterako Odontoschisma sphagni eta Kurzia pauciflora espezieena. Esfagno talde ugari daude, gainera, zazpi espezie bereiz daitezkeelarik.

Fauna
Ez dago Maulitxeko zohikatz eremuari lotutako faunari buruzko berariazko informaziorik.

EGUNGO EGOERAL

Toki hau tarteko kontserbazio egoeran dago. Pisten trazadura hobetu egin denez, seguru asko antzinako bideak jarraituz, tokiko hidrologiak kalte handiak jasan ditu eta argi dago abeltzaintza erabileraren ondoriozko zapalketek eta erabilera horrekin lotutako jarduerek (sua, adibidez) utzi duten aztarna nabarmena dela. Arlo honetan antzeman diren mehatxuak abeltzaintza presioaren igoera eta pisten trazaduraren hobekuntza posiblea dira.

KUDEAKETA ETA KONTSERBAZIORAKO ZUZENTARAUAK

Alde batetik, Maulitxen bereizten diren eta tokiaren goiko zatia behetik pasatzen denarekin konektatzen duten pista zatia egokitu beharra planteatu behar da. Kontuan hartu beharko da toki hau ahula dela eta orekan dagoela, seguru asko bere balioak abereen presentziari eta egindako jarduerei esker gordeko dituelarik. Gainera, toki honetako habitaten eta espezieen bilakaeraren jarraipen protokolo bat ezarri beharko da.

FOTOS ARGAZKIAK

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA