Azaldegi

Kokagunearen izena: Azaldegi
Babes kategoriak: Alduide Mendia BBE
Kokagunea: Baztan
Eskualdea: Nafarroa
Erreferentziazko koordenatua: XN2469

Ikusi mapa

Azaldegui

 
Ia maldarik gabeko padura, forma obalatuduna, ia osorik hesitua, berau elikatzen duten iturrien salbuespen garbiarekin, iturri horiek hesiaren hegoaldean daudelarik, bertatik kanpo.

Puntu bakar batetik ateratzen du ura, duela 14 urte eratutako dikeak gainezka egitean, sakan sakon eta estuan zehar maldan behera doan errekan. Guneen arteko alde nagusiak bertan dauden landaretza komunitateen fisonomia desberdinei zor zaizkie.

BALIO ESANGURATSUENAK

Berezitasuna
Padura azidofilo urrietako bat da. Bertan, Narthecium ossifragum espeziearen hazkunde altua egon da eta esfagno tapizak ere igo egin dira, abereak kanpoan utzi direlako.

Balio biologiko eta ekologikoak
Esfagnodun Hypericum elodes eta Viola palustris espezieen garapen bikaina nabarmentzen da; baita Narthecium ossifragum eta tontorretako Erico-Sphagnetum papillosi komunitateena ere. Aztertutako zohikaztegi eta ingurumen paraturbosoen artean duen presentzia urriagatik, Potamogeton polygonifolius espezieak osatzen duen komunitate akuatikoa eta Sparganium erectum subsp. microcarpum espeziearen komunitatea azpimarratu behar dira, azken horrek seguru asko beste inguru zingiratsu batzuetan banaketa hobea izango duen arren. Floraren artean Sphagnum subsecundum espeziearen presentzia azpimarratu behar da, arraroa baita Nafarroan.

Balio historiko eta paleoekologikoak
Toki honetan ez dago zohikatz metaketarik.

Batasunaren Intereseko Habitatak

Habitata Izena
3150 Laku eutrofiko naturalak Magnopotamion edo Hydrocharitioneko landaretzarekin
4030 Txilardi lehor europarrak
6410 Molinia caeruleadun larreak, substratu karetsu, zohikaztsu edo buztintsu-limotsuetan (Molinion caeruleae)
7140 Trantsizio zohikaztegiak

 

Habitatak, beste sailkapen batzuen arabera

Habitata HIN kodea Sintaxona
3150 215040* Com. Potamogeton polygonifolius (Nymphaeion)
4030 303044 Erico tetralicis-Ulicetum gallii ulicetosum gallii var. típica
6410 541030* Com. Juncus effusus eta Scutellaria minor
6410 541030* Com. Molinia caerulea (Juncion acutiflori)
7140 211012 Hyperico elodis-Potametum oblongi
7140 211010* Com. Viola palustris eta Hypericum elodes
7140 211010* Com. Juncus bulbosus eta Callitriche stagnalis
7140 621231 Alismato-Sparganietum microcarpi
7140 613010* Erico tetralicis-Sphagnetum papillosi
7140 617010* Com. Narthecium ossifragum

 

Flora
Azaldegiko deigarriena zera da, Narthecium ossifragum espezieak azalera handiko eta urez betetako guneetan duen ugaritasuna. Bere garapen handiaren (80 zentimetroko altueraraino) ondorioz, zaila da urez betetako eremuetako beste espezie batzuk haztea. Horrenbestez, toki honetan ekialde euskalduneko beste leku batzuetan oso komunak diren espezieak falta dira, besteak beste Carex demissa, Carex panicea eta Wahlenbergia hederacea. Sparganium erectum subsp. microcarpum espeziearen presentzia ere nabarmena da, baina zohikaztegiak ez diren inguruekin lotuta, esaterako kanalekin edo presa artifizialak sortutako gune ureztatuarekin.

Perimetro osoak hesia duenez, ez dago bazkalekurik, eta, beraz, ezta Festuca nigrescens subsp. microphylla, Danthonia decumbens eta Agrotis curtisii espezieen populaziorik ere. Txilardiko landareak, hala ere, presaren ondoko hondar metaketa batean aurkitzen dira.

Nabarmentzekoa da geroz eta Salix atrocinerea gehiago dagoela ematen duela, gune misto osoan baitaude kimu txikiak eta tamaina handiko zenbait ale.

55 baskular eta 12 briofito antzeman dira. Briofitoen artean Sphagnum subsecundum espeziearen presentzia gailentzen da, nahiko ezohikoa dena Nafarroako zohikatz inguruetan.

MEHATXUAK

Egun ez da mehatxurik antzeman.

Dikea handitzeko aukera kontuan hartuta, toki honetan ur maila igotzean sustatu egingo da ihitzan, Sparganium erectum subsp. microcarpum espeziearen komunitateen eta Salix atrocinereadun guneen sakabanaketa, seguru asko bereziagoak edo baliotsuagoak diren beste batzuen kaltean, esaterako Hypericum elodes eta Viola palustris (esfagno eta guzti), Molinia caerulea eta Narthecium ossifragum espezieen komunitateen eta esfagno tapizen gaineko erikazeodun gailurren (Erico-Sphagnetum papillosi) kaltean. Hori tokiko baliorik onenak zaintzeko negatiboa litzateke.

KUDEAKETA ETA KONTSERBAZIORAKO ZUZENTARAUAK

Kontserbaziorako behar-beharrezkoa da:

  • Abeltzaintzaren presioaren gaineko kontrol zorrotza egitea, orain arte bezala, hesia egoera onean mantenduz.
  • Hidrologia babestea: Hesitik kanpo dauden iturrietan edozein eraldaketa saihestea. Dikearen egungo egoera eta altuera mantentzea, berau handitzea saihestuz.

Toki honi buruzko ezagutza sakontzeko, gunearen bilakaeraren gaineko jarraipena egin beharko da. Jarraipen hori aldizkakoa izan beharko da, urtean hiru aldiz, zehazki, bilakaera une honetan ez delako oso arina. Gainera, honako alderdiak jorratu beharko ditu, batez ere:

  • Salix atrocinerea espeziearen garapena eta hedadura zenbatzea, sahasti baten ezarpenerako ustezko joera egiaztatzeko.
  • Esfagno geruzaren bilakaeraren eta hazkundearen gaineko jarraipen sakona.
  • Faunaren (batez ere) gaineko hedapen azterlanak egitea, dikeak eragin handia izan duelako anfibioetan, baina baita intsektu eta abarretan ere.

Tokiko biztanlerian artean dagoen balorazio faltaren eta ezagutza zientifiko faltaren aurka borrokatzeko, beharrezkoa izango da:

  • Tokiaren ezagutza zientifikoa sustatzea, bai bere alderdi biotikoetan (landaretzaren aniztasuna ez ezik, faunarena ere, biodibertsitatearen pisuan oso garrantzitsuak diren izaki txikiak ahaztu gabe, intsektuak eta armiarmak adibidez), bai abiotikoetan eta zohikaztegi sistemen funtzionamenduari dagokionean.
  • Tokiari balioa emateko, zohikaztegiaren balio naturalak hedatu eta dibulgatzeko jarduerak egin beharko dira, esate baterako: dibulgazioko liburuxka edo triptikoak argitaratzea eta tokian informazio panelak jartzea, jende ugari ibiltzen dela kontuan hartuta./li>
FOTOS ARGAZKIAK

DSC00325_Balsa de las ranas

DSC00328_Balsa de las ranas

DSC00371