Baigura

Kokagunearen izena: Baigura
Babes kategoriak: Toki honen eremua ES0000129 Artxugako Mendikatea, Zarikieta eta Aretako Mendiak izeneko Batasunaren Garrantzizko Lekuan sartzen da eta bere ingurumen balioagatik babeseko lurzoru urbanizaezin gisa jasota dago, hezeguneen artean, Nafarroako “Pirinioak” izeneko Lurraldearen Antolamenduko 3. Planean.
Kokagunea: Toki hau Abaurregaina eta Abaurrepea udalerrien mugan kokatzen da.
Eskualdea: Nafarroa
Erreferentziazko koordenatua: XN4449
Hezegunearen azalera: 3’44 hektarea
Altitudea: 1.200 m

Ikusi mapa

Biagura
 
Toki hau, kontserbazio egoera paregabean dagoena ia aldatu gabe dagoelako, izaera azidofilodun gune oso luzatua da eta malda gutxi dauka. Ibar handi baten hondoan dago, muino baten azpian, eta pagadi bat dauka inguruan, pinu gorri sakabanatuekin.

Toki hau sistema mistoa da habitaten tipologiari dagokionez, uraren zati bat lurzoru azpitik baitator (sistema minerogenoa), osagai onbrogenoa ere baduen arren (euri ura). Mantenugai gutxi dauka, flora nahiko pobrea da eta esfagno ugari dago. Tokiaren maila trofikoa kontuan hartuta, izaera nahiko oligotrofikodun baldintzak daudela ematen du.
Eremu horren barruan esfagno tapizak eta gailurretako garapena duten urez betetako guneak daude. Urez betetako gunerik zabalena mendebaldekoa da; ondo garatuta dago eta oso interesgarria da. Landaretza komunitateak urez beteen dauden guneetan kontzentratzen dira, hidrofiloenak erdian daudelarik, pagadiraino, eremuaren mugan, urkiz osatutako barne orla batetik eta pinu eta ahabiadun kanpo orla batetik pasata.
Hezetasun gutxieneko gunean ahabia eta txilar arrunta (Calluna vulgaris) dauzkan pinadi-urkidi bat dago.
Iparraldeko ertzean tokiko ura jasotzen duen erreka ikus daiteke.

BALIORIK ESANGURATSUENAK

Berezitasuna
Nafarroan osagai onbrogeneoarekin antzeman den bi tokietako bat da. Zohikaztegiaren definizioaren mugatik oso hurbil dago, nahiz eta ez dituen 45 zentimetrotik gora zohikatz metaketa jarraituan.

Balio biologiko eta ekologikoak
Baiguran dauden landaretza komunitate gehienak oso bereziak dira, honakoak nabarmentzen direlarik: Pinus sylvestris var. pyrenaica eta Betula pubescens subsp. celtiberica, baso zohikaztegitik hurbil dagoela esan daitekeena (91D0*), eta Erica tetralix eta Sphagnum magellanicum (Erico tetralicis-Sphagnetum magellanic, 7140) espezieen komunitateak eta Narthecium ossifragum eta Sphagnum tenellum (Narthecio ossifragi-Sphagnetum tenelli, 7140) espezieen komunitateak, Baiguratik hurbilen dagoen ordezkaritza Asturiasen egonik.
Landaretza espezieei dagokienez, Salix aurita x atrocinerea, Lastrea limbosperma, Polygonatum verticillatum, Gentiana lutea, Convallaria majalis, Eriophorum angustifolium, Trichophorum caespitosum subsp. germanicum, Nardus stricta eta Juncus squarrosus espezieen presentzia azpimarratu behar da. Briofitoen artean Calypogeia integristipula, Cephalozia connivens, Cladopodiella fluitans, Kurzia pauciflora, Scapania mucronata, Sphagnum magellanicum, Sphagnum rubellum eta Splachnum ampullaceum espezieak gailentzen dira.

Balio historiko eta paleoekologikoak
Toki honetan zohikatz metaketa urria eta etena dago, baina jarduera turfogenoa dagoela uste da, udako lehortasuna gorabehera.

Batasunaren Intereseko Habitatak

Hábitat Nombre
4010 Erica tetralixen iparraldeko txilardi heze atlantikoak
6230* Nardusdun belar eraketak, espezie ugarirekin, mendialdeko (eta Europa kontinentaleko mendialdeen azpietako) substratu silizeoen gainean
7140 Trantsizio zohikaztegiak
9120 Pagadi azidofilo atlantikoak, Ilex oihanpearekin eta batzuetan Taxus oihanpearekin (Quercion robori-petraeae edo Ilici-Fagenion)
91D0* Baso zohikaztegiak 

Flora
66 baskular espezie eta 39 briofito espezie erregistratu dira, horietatik zazpi esfagnoak izanik.
Baskularren artean flora aldetik esanguratsuena Salix aurita x atrocinerea karraskilaren presentzia da.  Lastrea limbosperma espeziearen ugaritasuna eta Polygonatum verticillatum, Gentiana lutea eta Convallaria majalis espezieen presentzia azpimarratu behar da urkidi eta pagadietan. Urez betetako guneetan Eriophorum angustifolium eta Trichophorum caespitosum subsp. germanicum espezieen presentzia nabarmendu behar da, eta inguruko bazkalekuetan Nardus stricta eta Juncus squarrosus espezieena.
Briofitoen artean katalogo nafarrerako berrikuntza batzuk azpimarratu behar dira: Calypogeia integristipula, Cephalozia connivens, Cladopodiella fluitans, Kurzia pauciflora eta Scapania mucronata hepatikak, eta Sphagnum magellanicum, Sphagnum rubellum eta Splachnum ampullaceum goroldioak, espezie koprofilo bat. Sphagnum magellanicum espeziearen presentzia bereziki esanguratsua da. Esfagno hau nahiko turfogenoa eta onbrofiloa da.

Fauna
Toki honetan ikus daiteke sugandila bizierrulea (Zootoca vivipara), “ia mehatxatua” gisa sailkatzen duena UICNek eta nazio mailako babes bereziko erregimeneko espezieen zerrendan agertzen dena.

EGUNGO EGOERA

Egun, toki hau oso ondo kontserbatuta dago, eta abeltzaintza erabileraren intentsifikazioa eta sarbide pistaren hobekuntza (eremurako sarbidea errazteak izan ditzakeen ondorioekin) dira jasan ditzakeen mehatxuak.

KUDEAKETA ETA KONTSERBAZIORAKO ZUZENTARAUAK

Tokiko kontserbazio helburuak lortzeko, zaintza eta prebentzioa beharrezkoak dira. Horretarako, abeltzaintzaren presioa kontrolatu behar da, abeltzaintzaren erabilera areagotzea eta zohikaztegiaren gaineko larrearen edozein hobekuntza tratamendu saihestuz. Era berean, zaintza plan bat ezarriz gero, aldaketa negatiboak azkar-azkar antzeman ahalko dira.
Hidrologia ere babestu beharko da, gunean edozein drainatze ekimen saihestuz, ur naturalen ubideen desbideratzeak eta ibilguen sakontzeak barne. Baso jardueretatik eta pista eraikuntzatik libre dagoen babes perimetro bat sortzeko aukera baloratuko da.
Zohikatz metaketaren babesari dagokionez, babes zorrotza behar da eta zaintza planean jorratuko litzateke hori.
Toki honi buruzko ezagutza hobetzeko, azterlan oso bat egin beharko litzateke, toki hau oso berezia delako eta ezinbestekoa delako azterlan hidrologikoak egitea eta azterlan paleoekologikoak, kimikoak eta zohikatz metaketaren eta faunaren deskribapenak egiteko aukera baloratzea.
Tokiari balioa emateko, dibulgazioko liburuxka edo triptikoak argitaratzea interesgarria litzateke.

FOTOS ARGAZKIAK

Tokiaren soilgune nagusiaren itxura orokorra. (P. Heras).

Tokiaren soilgune nagusiaren itxura orokorra. (P. Heras).

Urez betetako gunearen erdian dagoen esfagno  tapizaren itxura. (P. Heras).

Urez betetako gunearen erdian dagoen esfagno tapizaren itxura. (P. Heras).

Urez betetako gunearen erdian dagoen esfagno  tapizaren itxura. (P. Heras).

Urez betetako gunearen erdian dagoen esfagno tapizaren itxura. (P. Heras).