Warning: Use of undefined constant CONCATENATE_SCRIPTS - assumed 'CONCATENATE_SCRIPTS' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/territo7/public_html/lifetremedal.eu/wp-config.php on line 75
Lixketa « Life Tremedal

Lixketa

Kokagunearen izena: Lixketa
Babes kategoriak: Bere ingurumen balioagatik babeseko lurzoru urbanizaezin gisa jasota dago, hezeguneen artean, “Nafarroa atlantikoa” izeneko Lurraldearen Antolamenduko 1. Planean.
Kokagunea: Baztan udalerrian kokatzen da.
Eskualdea: Nafarroa
Erreferentziazko koordenatua: 30TXN2270
Hezegunearen azalera: 1,54 hektarea.
Altitudea: 675 metro.

Ikusi mapa

Lixketa

 
Toki hau, 1,54 hektarea ingurukoa, Argintzu mendiaren iparraldeko hegalean kokatzen da eta pagadiz inguratuta dago. Bertan gune nagusi bat dago, handigoa eta zertxobait heterogeneoa, hainbat iturbegirekin, eta beste gune batzuk, ekialderantz kokatzen direnak, txikiagoak, lur hezearekin eta Salix atrocinerea espeziearen sahastiez osatuak.

Gunerik zabalenean daude esfagno tapizak. Bertan, argi eta garbi bereiz daitezke, batetik, urak iparralderantz isurtzen dituen partea, emari etena duen ibilgu txiki baina nahiko markatuarekin, pagadian filtratzen dena, eta, bestetik, urak mendebalderantz isurtzen dituen partea, alboko larrearen bidez. Bigarren zati honek hainbat iturburu txikiren ura jasotzen du eta partzialki eraldatuta dago, drainatze zangak kausa. Gune zabalago honetako pagadiarekin harremanetan, Salix atrocinerea eta Alnus glutinosa espezieen sahasti bat garatzen da. Gainera, gune hezeak larrean barrena jarraitzen du, nahiz eta floraren osaera aldatu egiten den, belardiko landareak nagusi direla.

BALIORIK ESANGURATSUENAK

Berezitasuna
Lixketa berezia da bere oligotrofiagatik eta izaera azidofilo nabarmenagatik.

Balio biologiko eta ekologikoak
Lixketa zohikaztegiko txilardun esfagno tapizek eta “6410 Molinia caeruleadun larreak, substratu karetsu, zohikaztsu edo buztintsu-limotsuetan (Molinion caeruleae)” eta “7140 Trantsizio zohikaztegiak” izeneko Batasunaren Intereseko Habitatetako berezko beste espezie bereizgarri batzuek okupatzen duten azaleragatik gailentzen da. Era berean, flora berezia dauka, Dryopteris carthusiana iratzea eta Odontoschisma sphagni hepatika gailentzen direlarik.

Balio historiko eta paleoekologikoak
Los hábitats higroturbosos del enclave de Lixketa no cuentan con depósitos relevantes desde el punto de vista paleoecológico.

Batasunaren Intereseko Habitatak

Habitata
4020* Erica ciliaris eta Erica tetralixen gune epeletako txilardi heze atlantikoak
6410 Molinia caeruleadun larreak, substratu karetsu, zohikaztsu edo buztintsu-limotsuetan (Molinion caeruleae)
7140 Trantsizio zohikaztegiak

 

Flora
Lixketan Narthecium ossifragum espeziearen garapen handia nabarmena da, nahiz eta kasu honetan ez den Azaldegin bezain ikusgarria. Flora elementurik esanguratsuena, hala ere, Dryopteris carthusiana iratzea da. Urez betetako gunerik eutrofoetako berezko espezieen falta nabarmena da, Anagallis tenella, Carex demissa, C. panicea, Juncus articulatus eta Pinguicula grandiflora espezieena, esaterako. Bestalde, Molinia caerulea, inguru paraturbosoetan nahiko ugaria dena, bai urez betetako guneetan, bai gailur eta txilardietan, urria da Lixketan.
Briofitoen artean Odontoschisma sphagni hepatikaren presentzia azpimarratzekoa da.
Landare baskularren 51 espezie eta briofitoen 20 espezie erregistratu dira, horien artean zazpi esfagno.

Fauna
Lixketako habitat higroturbosoen artean orain arte ez da egiaztatu fauna espezie esanguratsurik dagoenik.

EGUNGO EGOERA

Toki hau kontserbazio egoera onean dago, baina hezegunearen funtzionamendu hidrologikoak aldaketa txikiak jasan ditu, drainatze zangen bidez.
Drainatzearen ondoriozko aldaketez gain, mendebaldetik kokagunea 100 metro ingurutan inguratzen duen pista bat dago. Pista hau hobetuz gero, tokia nahiko aldatuko litzateke.
Azkenik, abeltzaintzaren presioa igoko balitz, tokiaren kontserbazioa arriskuan jarri ahalko litzateke, artzaintza jarduerak, lurra mugitzeak eta higatzeak, ur hartuneak jartzeak eta sua erabiltzeak dituzten ondorioengatik.

KUDEAKETA ETA KONTSERBAZIORAKO ZUZENTARAUAK

Tokiko kontserbazio helburuak lortzeko, zaintza eta prebentziorako programa bat ezarri beharko litzateke, aldaketa negatiboak antzeman edo prebenitu ahal izateko.
Programa honetan abeltzaintza erabileraren jarraipena egingo litzateke, bai abeltzaintza kargarena, berau igo ez dadin eta zapalketak eta artzaintzak eragiten duten eragina saihestu dadin, bai horrek eragiten dituen jarduerena: erretzeak eta sastraka garbiketak, baldin eta lur lehorretan egiten ez badira.
Tokia mendebaldetik mugatzen duen pistarako irtenbide bat aurreikusi eta dauden drainatze zangak zuzendu beharko lirateke.

 

FOTOS ARGAZKIAK

A Gunearen ikuspegi orokorra mendebalderantz (P. Heras)

A Gunearen ikuspegi orokorra mendebalderantz (P. Heras)

  A Gunearen itxura orokorra hegoalderantz, Salix atrocinerea espeziearen ertzaren sakonean, lehenengo planoan, ibarra - irteera erreka (P. Heras).

A Gunearen itxura orokorra hegoalderantz, Salix atrocinerea espeziearen ertzaren sakonean, lehenengo planoan, ibarra – irteera erreka (P. Heras)

 Txilardi esfagnoduna. (P. Heras)

Txilardi esfagnoduna. (P. Heras)

 Txilardi esfagnodunaren xehetasuna, Erico-Sphagnetum papillosi (P. Heras)

Txilardi esfagnodunaren xehetasuna, Erico-Sphagnetum papillosi (P. Heras)