Anue

Kokagunearen izena: Anueko zohikaztegia
Babes kategoriak: ES2200018 Belate BGLn sartzen da. Bere ingurumen balioagatik babeseko lurzoru urbanizaezin gisa jasota dago, hezeguneen artean, “Eremu zentrala” izeneko Lurraldearen Antolamenduko 3. Planean.
Kokagunea: Anue
Eskualdea: Nafarroa
Erreferentziazko koordenatua: 30TXN15.
Hezegunearen azalera: 2´74 hektarea
Altitudea: 900 m.

Anue 1

 
Toki hau mendebaldera orientatutako hegal gunean dago, bertan ur iturriak eta hegal horien oinaldeko zelaigunea ikusgai direla.

Hegalak ez dira homogeneoak, erdigunea lehorragoa da, seguru asko lurra ez delako hain sakona azpian dagoen harkaitzeraino. Horri esker, pinu gorridun txilardiak eta iralekuak gara daitezke. Aitzitik, hegaleko guneak hezeagoak dira, urez betetako guneak garatzen dira bertan eta Eriophorum angustifolium espeziea ikus daiteke.

Zelaigunearen gainean landaretza nahiko homogeneoa dago, esfagno, Eriophorum angustifolium eta Erica tetralix espezieen tapiz handiarekin. Bi gune bereiz daitezke: hegoaldean dagoena, hedadura gehien duena eta lauena dena, zohikatz metaketak seguru asko sakonera handiena bertan duela. Gune honek emari lausoa dauka, hegoaldeko ertzean salbu, azken horretan Juncus effusus espeziearen ihitzak garatzen baitira. Iparraralderago dagoen gune lauak malda gehixeago dauka, eta, beraz, etengabeko emaridun kanal zentrala gara daiteke bertan. Bi guneak mendebalderantz batzen dira, beheragoko hegalaren gainean salto batean bortizki amaitu baino lehen, erreka zehaztuarekin eta urez betetako eremurik gabe.

Badago puntu berezi bat non hegaletako eta erdialdeko urak batzen diren. Beraz, beti egoten da urez bete-beteta eta esfagno tapiza gailentzen da.

Aipatu beharra dago pinu gorria eta urkia daudela kokagune honetan uraren eragin gehien daukaten ertzetan.

BALIORIK ESANGURATSUENAK

Berezitasuna
Nafarroako zohikaztegirik esanguratsuenetakoa da eta zalantzarik gabe aktibo dauden bietako bat.

Balio biologiko eta eklogikoak

Urez betetako guneetako landaretza gailentzen da, Eriophoro angustifoliiSphagnetum rubelli gisa deskribatzen dena, eta Rhynchospora alba espeziearen komunitate bat ere badago. Pinus sylvestris eta Betula pubescens subsp. zeltiberikoaren presentzia azpimarratu behar da, baso zohikaztegi batetik (91D0*) hurbil daudenak, nahiz eta azken hori nahiko kaltetuta dagoen klimaren eta orientazioaren ondorioz.

Landaretza espezieei dagokienez, Trichophorum caespitosum subsp. germanicum, Eriophorum angustifolium eta Cephalozia connivens espezieen presentzia azpimarratu behar da (zohikatz inguru zaharren hepatika adierazgarria).

Balio historiko eta palioekologikoak
Kokagunean zohikatz metaketa sakona (bi metrotik gorakoa) aurkitzen da, aztertu gabe dagoen arren.

Batasunaren Intereseko Habitatak

Habitata Izena
4010 Erica tetralixen iparraldeko txilardi heze atlantikoak
6410 Molinia caeruleadun larreak, substratu karetsu, zohikaztsu edo buztintsu-limotsuetan (Molinion caeruleae)
7140 Trantsizio zohikaztegiak
91D0* Baso zohikaztegiak

 

Flora
Toki hau nahiko pobrea da flora baskularraren dibertsitateari dagokionez; nabarmenena zera da, Rhynchospora alba eta Eriophorum angustifolium espezieen ugaritasuna eta Trichophorum caespitosum subsp. germanicum espeziearen presentzia hegaletako urez betetako tokietan.

31 kormofito taxon eta 8 briofito taxon antzeman dira (horietako 5 esfagnoak).

Fauna
Toki honetan ikus daiteke sugandila bizierrulea (Zootoca vivipara), “ia mehatxatua” gisa sailkatzen duena UICNek (Natura Babesteko Nazioarteko Batasuna) eta estatu mailako babes bereziko erregimeneko espezieen zerrendan agertzen dena.

EGUNGO EGOERA

Zohikaztegia oso kontserbazio egoera onean dago eta egun ez da mehatxurik antzeman.

KUDEAKETA ETA KONTSERBAZOIRAKO ZUZENTARAUAK

Tokiaren egoera ona kontuan hartuta, kontserbazio helburuak lortzeko zaintza eta prebentziorako plan bat ezarri behar da, batez ere abeltzaintzaren presioa ez dadin igo, larreen intentsifikazioa eta edozein hobekuntza tratamendu baimendu gabe. Era berean, hidrologia babestuko da, saihestu egingo baitira gunea drainatzeko ekimenak, ur naturalen ubideen desbideratzeak, ubideen sakontzeak edo ur hartuneen eraikuntzak.

Halaber, baso jardueretatik eta pista eraikuntzetatik libre dagoen babes perimetro bat sortzeko aukera kontuan hartu behar da, eta gainera, zohikatz metaketaren artxibo historikoa babestuko da eta debekatu egingo dira zohikatz metaketen ustiapenak, zohikatz aprobetxamenduak, aldizkako indusketak eta etxeko indusketak.

Tokiaren garrantzia eta egoera ona aintzat hartuta, oso interesgarria da ezagutza hobetzea, gaiaren gaineko azterketa osoa eginda. Bertan azterketa hidrologikoak, paleoekologikoak (bai palinologikoak, bai makrohondarrenak), kimikoak eta zohikatz metaketaren deskribapena jasoko dira, faunaren gaineko azterketaz gain. Ur masetan dauden bakteria tapizen presentzia kontuan hartu behar da, eta, beraz, interesgarria litzateke bakterien eta mikrobioen azterketak egitea.

FOTOS ARGAZKIAK

Anue 2

Anue 3

Anue 4