Kokagunearen izena: Alkurruntz
Babes kategoriak: 22000015 Orabideako errekastoa BGLn sartzen da. Bere ingurumen balioagatik babeseko lurzoru urbanizaezin gisa jasota dago, hezeguneen artean, “Nafarroa atlantikoa” izeneko Lurraldearen Antolamenduko 3. Planean.
Kokagunea: Baztan
Eskualdea: Nafarroa
Erreferentziazko koordenatua: 30TXN2185, 30TXN2186
Hezegunearen azalera: 2,24 hektarea
Altitudea: 550-756 m
Bi hektarea inguruko toki hau Alkurruntz mendiaren oinean kokatzen da, muinoan. Otsondoko portutik (Baztanen) joan daiteke bertara.
Toki honen goiko aldean iturbegi eutrofo bat dago eta beherago dagoen plataforma batean isurtzen du ura. Plataforma horrek, era berean, hiru iturburutatik jasotzen du ura, aipatutako iturburutik gain. Hori horrela, plataforma ez da homogeneoa: gune batzuetan lurra ez dago gainerakoan bezain ureztatuta eta ihitzak garatzen dira (goiko ertza eta mendebaldeko hegala), irtengune goratu bat dago, otadi batek estaltzen duen lur lehorrarekin; eta zatirik handiena urez beteta eta esfagno tapiz batez estalita dago. Plataformak ibarbideen hondotik garraiatzen duten bi erreken bitartez husten du ura, hegal erdi inguruan substratuaren artean galtzen delarik.
Plataformaren azpian iturbegien linea horizontal samar bat dago. Iturbegiok jarduera eta definizio desberdinak dituzte eta luzera desberdinetako emari kanalak sortzen dituzte. Ekialderantz emari hauek hondoan dagoen pistako arekara iristen dira; erdialdean emariak hegalean galtzen dira, eta, mendebaldean, kanal horiek sakaneko errekan husten dute ura.
Plataforma inguruan Sphagnum auriculatum eta Narthecium ossifragum espezieen komunitate txikiekin urez betetako guneek eta Erica tetralix eta Sphagnum papillosum espezieen komunitatedun muino txikiek mosaiko bat eratzen dute. Komunitate horien artean Rhynchospora alba eta Pinguicula lusitanica espeziedun guneak tartekatzen dira. Erreka nagusian Potamogeton polygonifolius espeziearen komunitateak nagusitzen dira eta emari lausoagoko guneetan, aldiz, Eleocharis multicaulisen presentzia gailentzen da. Iturburu txikietan Ranunculus ommiophyllus espeziearen komunitateak, Juncus acutiflorusdun ihitzak eta Erica tetralixdun txilardiak ere aurkitzen dira.
Batasunaren Intereseko Habitat natural (BIH) eta Lehentasunezko Intereseko Habitat (LIH) esanguratsuenak zohikaztegiekin (7140, 7150), zohikatz txilardiekin (4020*) eta ihitzakin (6410) lotutakoak dira.
- BALIORIK ESANGURATSUENAK
Berezitasuna
Alkurruntz habitata tipologietan heterogeneotasun garrantzitsua izateagatik gailentzen da, hedadura txikia duen arren.Balio bioligiko eta ekologikoak
Kokagune honetan 7140 eta 7150 habitaten ordezkaritza handia dago. Flora baskular interesgarria duelako ere gailentzen da.Balio historiko eta paleoekologicoak
Alkurruntzeko habitat higroturbosoek ez dute metaketa garrantzitsurik, ikuspuntu paleoekologikotik erreparatuta.Batasunaren Intereseko Habitatak
Habitata Izena 4020* Erica ciliaris eta Erica tetralixen gune epeletako txilardi heze atlantikoak 4030 Txilardi lehor europarrak 6230* Nardusdun belar eraketak, espezie ugarirekin, mendialdeko (eta Europa kontinentaleko mendialdeen azpietako) substratu silizeoen gainean 6410 Molinia caeruleadun larreak, substratu karetsu, zohikaztsu edo buztintsu-limotsuetan (Molinion caeruleae) 7140 Trantsizio zohikaztegiak 7150 Zohikazdun substratuetako depresioak Flora
Alkurruntzen Rhynchospora alba, Ranunculus omiophyllus, Pinguicula lusitanica eta Soldanella villosa espezieen presentzia nabarmentzen da flora elementu interesgarrien artean. Pinguicula lusitanica “habitataren eraldaketarekiko sentikor” gisa jasotzen da Nafarroako Flora Mehatxatuaren Katalogoan. Soldanella villosa ere “habitataren eraldaketarekiko sentikor” gisa jasotzen da Nafarroako Flora Mehatxatuaren Katalogoan eta gainera, Habitaten Zuzentarauko II eta IV. eranskinetan ere agertzen da.Briofitoen artean Sphagnum capillifoliumen presentzia nabarmentzen da. Bestetik, ekialdeko eremu biogeografiko euskalduneko zohikatz inguruetako espezie tipiko gehienak daudela azpimarratu behar da.
Guztira 60 baskular espezie eta 17 briofito espezie erregistratu dira, horietatik bost esfagnoak.
Fauna
Ez dago Alkurruntzeko zohikatz guneari lotutako faunari buruzko berariazko informaziorik.- EGUNGO EGOERA
Kokagune honek aldaketa garrantzitsuak jasan ditu azken urteetan. 2008. urtean hezegunean itxiera perimetral bat instalatu zen eta ganaduari sarrera eragotzi zion. Itxiera horren helburua ur hartune berri bat eta berau biltzeko gordailua babestea zen.
Ur hartunearen eragina, zohikatz gunetik behera egiteagatik, eta gordailua, bertan ez kokatzeagatik, ez dira esanguratsuak. Aitzitik, azpiegitura babesteko itxiera jartzean, kokagune hori ganadu gabe gelditu da eta, ondorioz, Juncus acutiflorus eta Molinia caerulea bezalako espezieak ugaritu egin dira eta landaretza estalkia nabarmen igo da. Horrenbestez, esfagno habitaten azalera (BIH 7140) eta zohikaztegietako asaldura txikiekin lotutako landaretza (BIH 7150) murriztu egin dira.
- KUDEAKETA ETA KONTSERBAZIORAKO ZUZENTARAUAK
Kudeaketa hezeguneko flora balioen eta habitaten kontserbazioarekin bateragarria dela bermatzeko, ganaduari sartzen utziko dion baina ur hartunearen eta gordailuaren babesa ere bermatuko dituen sistema bat instalatu behar da.
Era berean, zaintza eta prebentziorako programa bat ezarri beharko da, etorkizunean aldaketa negatiboak antzeman edo prebenitu ahal izateko, inguru horretan abere karga igo egingo dela kontuan hartuta. Gainera, abeltzaintza erabilerekin lotutako beste jarduera batzuk ere arautu beharko dira, esate baterako suaren erabilera eta sastraken garbitzea lur lehordun guneetan soilik egin beharko lirateke. Iturburuak babesteko perimetro bat ere ezarri beharko litzateke, pista berriak hobetu edo eraikiko balira.
Ezagutza hobetzeko helburuei dagokienez, faunaren gaineko (batez ere) azterketak egitea interesgarria litzateke.
Toki honen balioak hedatzeko, ez dirudi beharrezkoa denik bertan informazio panelak jartzea. Izan ere, ez da jende asko ibiltzen (Alkarruntzeko gailurra ezaguna da, baina ibilbidea iparraldeko hegaletik igotzen da, kokagune hau ikusi gabe). Hala ere, hurbil dauden herrietan kokagune honi buruzko liburuxka edo triptikoak eskuratu ahal izatea egokia litzateke, leku honi balioa eman ahal izateko.
- FOTOS ARGAZKIAK