Kokagunearen izena: Argintzu
Babes kategoriak: Alduide Mendia BBE
Kokagunea: Baztan
Eskualdea: Nafarroa
Erreferentziazko koordenatua: XN2368 XN 2369
Toki hau hainbat arlotan banatzen da:
A/ Larre azidofiloa urez betetako guneen inguruan, lur lehorrarekin baina briofitoen eta batzuetan Juncus squarrosus populazioen estaldura onarekin.
B/ Ibar ez oso sakonak, iturburuekin (batzuk beste batzuk baino aktiboago), muinaren altueran dolinetan batzen diren emari etengabeak ematen dituztenak (padura subneutrofiloak).
C/ Plataforma nagusia: Iturburu laua, esfagnoz tapizatua, nahiko heterogeneoa goiko ertzeko ezpondatik irteera erretenetaraino (padura subneutrofiloak-azidofiloak). Menyanthes trifoliataren presentzia azpimarratzekoa da.
D/ Padura basofiloak, urez betetako abaniko formadun lurrak dituztenak uraren mugimendu geldo eta guzti, Palustriella falcata espeziearen presentziarekin.
E/ Iturburu gune txikia, Philonotis fontana eta Sphagnum teres espezieen presentziarekin (padura subneutrofilo-basofiloa)
F/ Kolubioi gunea, buztinez zementatutako multzoekin, non D zonatik irteten diren errekastoak pasatu eta desagertzen diren.
Toki honek heterogeneotasun handia dauka uraren kimikari dagokionez, iturburu eutrofoak eta mesotrofoak daudela.
- BALIO ESANGURATSUAGOAK
Berezitasuna
Aztertu den tokietatik padura tipologia gehien duena Argintzu da, azidofiloetatik hasi eta basofiloetaraino.Balio biologiko eta eklogikoak
Flora baskularrari dagokionez, Menyanthes trifoliataren presentzia azpimarratu behar da. Briofitoen artean, Sphagnum teres da Nafarroako katalogo briologikorako berrikuntza, eta Scorpidium cossonii espeziearen populazioa Nafarroan antzemandako bigarrena da.Balio historiko eta palioekologikoak
Ez dago zohikatz metaketarik.Batasunaren Intereseko Habitatak
Habitata Izena 4030 Txilardi lehor europarrak 6230 Nardusdun belar eraketak, espezie ugarirekin, mendialdeko (eta Europa kontinentaleko mendialdeen azpietako) substratu silizeoen gainean 6410 Molinia caeruleadun larreak, substratu karetsu, zohikaztsu edo buztintsu-limotsuetan (Molinion caeruleae) 7140 Trantsizio zohikaztegiak Habitatak, beste sailkapen batzuen arabera
Habitata HIN kodea Sintaxona 4030 303044 Erico tetralicis-Ulicetum gallii ulicetosum gallii var. Típica 6230* 523010* Carici piluliferae-Agrostietum curtisii nardetosum strictae 6230* 523013 Serratulo tinctoriae-Nardetum strictae 6410 541030* Com. Juncus effusus eta Scutellaria minor 7140 211012 Hyperico elodis-Potametum oblongi 7140 622010* Com. Palustriella falcata 7140 622010* Com. Philonotis fontana eta Bryum pseudotriquetrum 7140 613010* Erico tetralicis-Sphagnetum papillosi 7140 617011 Anagallido tenellae-Juncetum bulbosi 7140 617010* Com. Sphagnum auriculatum eta Narthecium ossifragum var. típica 7140 723010* Com. Sedum anglicum eta Rumex angiocarpus Flora
Argintzu lore aldetik nahiko tipikoa da ekialdeko zohikaztegi euskaldunen testuinguruan, ez baitira inguru horietako espezierik komunenak falta. Menyanthes trifoliata espeziearen populazio bat soilik nabarmentzen da, nahiko urria den arren. Muinoetan Huperzia selago espeziea aipatu dela ere azpimarratu beharra dago (Balda 2002: 163).
69 baskular eta 33 briofito antzeman dira. Briofitoen artean joera kontinentala duten bi espezieren presentzia nabarmentzen da, batez ere ekialderantz, Pirinio Zentraletan: Sphagnum teres eta Scorpidium cossonii.- MEHATXUAK
Ganaduaren presioa: bazka, lurren kentze eta higadura, eta suteen eragina jasateko arriskua.
- KUDEAKETA ETA KONTSERBAZIORAKO ZUZENTARAUAK
Tokia ezagutzen jarraitu beharko da, batez ere fauna ikertuko duten azterlanak eginez (ornodunen –anfibioak eta narrastiak— eta ornogabeen katalogazioa).
Kontserbaziorako, zaintza eta prebentziorako programa bat ezarri beharko da, etorkizunean egon daitezkeen aldaketa negatiboak antzemateko. Honako ekintzak gauzatu beharko ditu:
- Tokiaren aldizkako zaintza (urtean hiru aldiz), batez ere abereen (zapalketa eta bazka, funtsean) ondoriozko kalteak igo ote diren antzemateko.
- Suaren erabileraren debekua
- Beste abeltzaintza erabilera batzuen arauketa, sastraken garbiketa eta abar. Ez dira praktika hauek gauzatu behar, lur lehorreko guneetan ez bada.
- Tokiko abere kargaren igoera saihestea.
Dibulgaziorako ez da informazio panelik instalatu behar, ez baita jende ugari ibiltzen, nahiz eta gailurretara jende asko igotzen den. Hala ere, hurbilen dauden herrietan eskuratu daitezkeen liburuxkak edo triptikoak argitaratu beharko lirateke.
- FOTOS ARGAZKIAK