Kokagunearen izena: Mendaur
Babes kategoriak: Bere ingurumen balioagatik babeseko lurzoru urbanizaezin gisa jasota dago, hezeguneen artean, “Nafarroa atlantikoa” izeneko Lurraldearen Antolamenduko 2. Planean.
Kokagunea: Ituren eta Fazeria 87 artean
Eskualdea: Nafarroa
Erreferentziazko koordenatua: 30TXN0379, 30TXN0479
Hezegunearen azalera: 4’11 hektarea
Altitudea: 934-1.100 m
Lau hektarea inguruko toki honetan bi gune bereizi daude: bat oso handia, hegal erdian, Mendaurreko gailurretik (A Gunea) eta bestea askoz txikiagoa, Bustizko muinoan (B Gunea).
A Gunean hainbat iturburu daude, emari kanal eta guzti, eta larre eta harkaitz blokeak dauzkate inguruan. B Gunean, bestalde, iturbegiak dauzkan plataforma bat dago, urak erreka baten bidez isurtzen dituena sakanerantz.
Gainera, esfagnoak daude Mendaurreko gailurreko harkaitz ia bertikaletan, ahabia nagusitzen den txilardiz estaliak.
Bai iturburuetan eta hegaleko erreka txikien inguruan, bai Bustizko muinean, Juncus effusus eta Scutellaria minor ihitzak daude, Sphagnum auriculatum eta Narthecium ossifragum komunitateak eta Sphangum papillosum eta Erica tetralix komunitateak aurki daitezke. Gainera, iturburuetan Soldanella villosa eta Ranunculus omiophyllus espezieak daude.
Gailurreko harkaitz hezeetan ez da zohikatz gunerik eratzen, baina gunerik hezeenetan eta ondoen kontserbatutakoetan esfagno populazioak daude. Esfagnoez gain, briofito espezieen aberastasuna nabarmentzen da (batzuk oso interesgarriak).
- BALIORIK ESANGURATSUENAK
Berezitasuna
Zohikatz guneetako berezko landare komunitateak, Erica tetralix espeziedun txilardiak eta gailurretako harkaitz hezeekin lotutako briofito komunitate interesgarriak dauzkalako nabarmentzen da Mendaur.Balio biologiko eta ekologikoak
Flora baskularrari dagokionez, Soldanella villosa espeziearen presentzia da nabarmenena. Espezie hori Habitaten Zuzentarauko II eta IV. eranskinetan eta Nafarroako Flora Mehatxatuaren Katalogoan sartzen da.Gailurretik hurbil dauden harkaitz hezeak ere azpimarratzekoak dira, batez ere iparralderen daudenak, gizakiaren eraginetik urrunen. Florari dagokionez oso aberatsak dira, batez ere briofito atlantikoei dagokienez (Kurzia trichoclados, Odontoschisma sphagni, Sphagnum quinquefarium, Bazzania tricrenata, Bazzania trilobata, Racomitrium lanuginosum, Douinia ovata, eta abar). Harkaitz mota hau urria da bai Nafarroan, bai gainerako erlaitz kantabriarrean; Nafarroan antzeko tokiak dauden Pikudan, adibidez, uren banalerroan.
Balio historiko eta paleoekologikoak
Mendaurreko habitat higroturbosoek ez dute metaketa garrantzitsurik, ikuspuntu paleoekologikotik erreparatuta.ógico.Batasunaren Intereseko Habitatak
Habitata Izena 4030 Txilardi lehor europarrak 6230* Nardusdun belar eraketak, espezie ugarirekin, mendialdeko (eta Europa kontinentaleko mendialdeen azpietako) substratu silizeoen gainean 6410 Molinia caeruleadun larreak, substratu karetsu, zohikaztsu edo buztintsu-limotsuetan (Molinion caeruleae) 7140 Trantsizio zohikaztegiak Flora
Mendaurren, florari dagokionez nabarmenena Soldanella villosa espeziearen presentzia da, Habitaten Zuzentarauko II eta IV. eranskinetan eta Nafarroako Flora Mehatxatuaren Katalogoan jasoa, eta Huperzia selago, Habitaten Zuzentarauko V. eranskinean jasoa eta nahiko urria Nafarroan.Toki honetan aipatu diren beste espezie nabarmen batzuk Arnica montana (García et al. 1985: 39) edo Trichophorum caespitosum subsp. germanicum (Catalán & Aizpuru 1986: 166) dira, besteak beste.
Floraren ikuspegitik, briofito atlantikoen presentzia azpimarratu behar da, esaterako Kurzia trichoclados, Odontoschisma sphagni, Sphagnum quinquefarium, Bazzania tricrenata, Bazzania trilobata, Racomitrium lanuginosum, Douinia ovata, eta abar.
Baskularren 59 espezie eta briofitoen 38 erregistratu dira, horietatik lau esfagnoak izanik.
Fauna
Ez dago Mendaurri lotutako faunari buruzko berariazko informaziorik.- EGUNGO EGOERA
Toki honek kontserbazio egoera ona dauka, oro har. Gune batzuetan soilik daude abeltzaintzaren presioaren ondoriozko eraginak (artzaintza jarduerak, lurren mugitzea eta higadura), batez ere zaldien eta ardien eragina.
- KUDEAKETA ETA KONTSERBAZIORAKO ZUZENTARAUAK
Tokiko kontserbazio helburuak lortzeko, zaintza eta prebentziorako programa bat ezarri beharko litzateke, aldaketa negatiboak antzeman edo prebenitu ahal izateko. Programa honetan abeltzaintza erabileraren jarraipena egingo da, bai abeltzaintza kargarena, berau igo ez dadin eta zapalketek eta artzaintzak eragiten duten eragina saihestu dadin, bai horrek eragitek dituen jarduerena: suteak eta sastraka garbiketak.
- FOTOS ARGAZKIAK