Noticias

Aurrerapausoak Lorategi Botaniko Atlantikoaren lanetan, LIFE+ Tremedal proiektuaren baitan (2014/11/22)

Lorategi Botaniko Atlantikoa TREMEDAL barruan ari da parte hartzen bere germoplasma bankuaren bidez; zehazki, ingurune hezeekin lotutako landare espezieen germoplasma biltzen eta kontserbatzen dihardu.

Bilketa kanpainak 2012, 2013 eta 2014an egin dira. Lorategi Botaniko Atlantikoak, zehazki, Asturias, Leon, Lugo eta Nafarroako 50 inguru heze bisitatu ditu. Hezeguneetako berezko 41 espezieren 128 bilduma bildu dira, eta haien artean, babesturiko hainbat espezie dira nabarmentzekoak Asturiasen, hala nola Drosera anglica, Eriophorum vaginatum edo Triglochin palustris.

Bildutako ale guztiak Lorategi Botaniko Atlantikoko hazi bankuan daude gordeta, eta espezieak zabaltzeko lanetan erabiltzen dira proiektuaren beste ekintza batzuetan. Germoplasma kontserbatzeko lanarekin batera, Lorategi Botaniko Atlantikoak espezie horiek ernatzeko eta lantzeko protokoloak garatzen ditu.

Laborategiko eta mintegiko lanik gehienak egin dira eta, hemendik gutxira, espezieak zabaltzeko protokoloak argitaratuko dira TREMEDAL egitasmoaren webgunean (http://www.lifetremedal.eu/). Langai izan diren espezie asko Lorategi Botaniko Atlantikoaren bilduman sartu dira, eta ikusgai daude Ingurune Kantauriarreko zohikaztegien bilduman, bai eta landare endemiko, bakan eta mehatxatuen bilduman ere.

http://botanico.gijon.es/private/192-ravergel/noticias/show/25391-avances-del-trabajo-del-jardin-botanico-en-el-marco-del-proyecto-life-tremedal

Posted in: Albisteak

Deja un comentario (0) →