Noticias

Lehengoratzeko lanak aztergai, Cospeitoko Aintziran (2015/04/20)

IBADER erakundeko teknikariak bisitan izan dira Cospeitoko Aintziran, LIFE+ TREMEDAL proiektuak hezegunean zer-nolako eraginak dituen ikusteko. Jarduketako xede diren habitat guztietan, flora inbentarioak egin dira, eta arreta berezia jarri da jarduketa eremuetako istilen egoeran.  Gainera, Eryngium viviparum lehentasunezko espeziea istiletan nola garatzen ari den ikusteaz landa, Pilularia globulifera eta Luronium natans espezie babestuak bertan hazten direla berretsi da.  Biak ere Galtzeko Zorian daude, Espezie Mehatxatuen Galiziako Katalogoaren arabera.

Cospeitoko Aintziran dauden istiletan, halaber, kontserbaziorako interesa duten fauna espezieak bizi dira. Apirileko bisitetan, hainbat espezie babestu aurkitu dira, hala nola Pelophylax perezi (Ur-igel arrunta) eta Hyla arborea (Zuhaitz-igel arrunta) igelak, eta Gasterosteus gymnurus arraina (Arrain hiruarantza).

_MG_4891-2 _MG_4863

Posted in: Albisteak

Deja un comentario (0) →