Noticias

Ingurumen boluntariotza lantzeko jardunaldia Belateko zohikaztegian (2015/10/26)

Belateko zohikaztegiko itxiturak hegaztiei kalterik ez eragiteko, joan den urriaren 16an, ostirala, ingurumeneko boluntarioak lanean aritu ziren, Life Tremedal proiektuaren baitan. Hasieran, proiektuaren nondik norakoa eta zohikaztegiaren ezaugarriak azaldu zitzaizkien, eta gero, taldeak antolatu, lanabesak banatu, eta talde bakoitzari zer egin eta non esan zitzaion. 40 lagun aritu ziren, eta gehienbat, itxituraren perimetroan  hegaztiak babestekoak paratu ziren, baina inguruko zaborrak ere bildu ziren. Goiz erdian, gosari ederra egin zuten, indarberritzeko.
SAM_4576

Posted in: Albisteak

Deja un comentario (0) →