Proiektuaren helburu orokorra TREMEDAL eremua osatzen duten kokaguneetan dauden zohikatz habitaten eta habitat higrofiloen kontserbazio egoera eta erresilientzia hobetzea da.
Helburu zehatzagoak ere baditu, habitat horiek kaltetzen dituzten kausa desberdinak arintze aldera:
- Zuzenketa hidrologiko eta topografikorako, espezi exotikoen ezabapenerako eta abeltzaintza kudeaketako azpiegituren instalaziorako itxuraberritze ekintzak gauzatzea.
- Proiektuaren xede diren habitat eta espezie motak denboran kontserbatzen direla ziurtatzeko neurriak garatzea (jasotzen dituzten presioen intentsitatea ezabatuz edo murriztuz eta tresna egokiak garatuz, besteak beste germoplasma bankua edo kudeaketa zuzentarauak).
- Iberiar Penintsulako Eskualde Biogeografiko Atlantikorako eta haren trantsizio gunerako informazio eguneratu eta homogeneoa izatea habitaten presentziari eta banaketari buruz, baita zohikatz habitaten tipifikazioari eta karakterizazioari buruz ere.
- Horrelako habitatak kudeatu eta itxuraberritzeko moduari buruzko ezagutza hobetzea.
- Gizartea oro har informatu eta sentsibilizatzea hezegune kontinentalek orokorrean eta zohikatz habitatek eta inguru higrofiloek zehazki dituzten ingurumen balioez eta ematen dituzten ingurumen zerbitzuez.