Noticias

Nafarroako Gobernuak ere Hezeguneen Munduko Eguna ospatuko du, Jauregiarazotegira bisita eginez (2013/01/20)

Datorren otsailaren 2an ospatuko da Hezeguneen Munduko Eguna ospatuko da, “Hezeguneak eta uraren maneiua” lelopean, pertsonek uraren eta hezeguneen interdependentziari buruz duten sentsibilizazioa sustatzeko eta inplikatu guztiek baliabide hau era parekidean partekatzeko asmoz, hezegune gabe ez baitago urik.

Hitzordu hau NBEk 2013. urtea “uraren eremuko lankidetzaren nazioarteko urte” izendatu duenean eman da eta Nazioarteko Garrantzia duten Hezeguneei buruzko Hitzarmenak (Ramsar-eko hitzarmena) antolatu du. Gobernu arteko itun honen helburua hezeguneen eta horietako baliabideen kontserbazioa eta erabilera arrazionala lortzea da.

Duela hamar urtetik, Nafarroako Gobernua oroitzapen ekitaldi honen parte izan da, “Nafarroako hezeguneak ezagutuz” programaren bidez. 2013ko edizio honetan, otsailaren 3rako (igandea) Jauregiaroztegiko Lingarako (Auritz) bisita gidatua antolatu da. Ibilaldia Iruñetik irtengo da (Tres Reyes hotela) 9:30etan eta 18:00etan itzultzea aurreikusi da. Gainera, Ariztokiako begiratokia ere bisitatuko da. Ibilaldian izena emateko 10 euro ordaindu beharko dira (hamarretakoa eta bazkaria ez dira prezioan sartzen) eta 948 15 00 12 telefono zenbakira deitu beharko da, 10etatik 14etara. Izena emateko epea urtarrilaren 31n amaitzen da.

Jauregiaroztegi Nafarroako eremu atlantiko-piriniarreko gune heze garrantzitsuenetakoa da. Hamar hektarea inguru dituen depresio oso suabea da eta pagadiz inguratutako larreek okupatzen dute. Nafarroan interes berezia pizten duten flora espezieak daude, esaterako Triglochin palustris, Menyanthes trifoliata eta Sanguisorba officinalis. Gune hezeetako berezko landareak dira. Nafarroan populazio urriak dituzte eta beren habitaten eraldaketarekiko sentikortasun altua dute.

Bestalde, leku paregabea da intsektu desberdinak ugaritzeko, horien artean lepidopteroak eta odonatuak nabarmentzen direlarik. Jauregiaroztegiko hezeguneak, bere kokapena eta habitaten aniztasuna (larre lehorrak, heskaiak, eta abar) medio, aparteko baldintzak betetzen ditu, hegazti migratzaileen atseden eta elikadurarako toki izateko.

Hezegune hau, azken bi urtetan la Caixarekiko hitzarmen baten bidez itxuraberritu dena, LIFE Tremedal proiektu europarraren barruan aztertu eta itxuraberritu nahi den kokagunea da. Proiektu horren helburua, izan ere, Iberiar Penintsularen iparraldeko hezegune kontinentalekin lotuta dauden eta batasunaren interesekoak diren habitat eta espezie mota batzuen kontserbazio egoera hobetzea eta epe luzerako iraupena bermatzea da.

Auritzera programatutako ibilaldian zehar, LIFE Tremedal proiektuaren aurkezpena egingo da. Proiektu horrek Nafarroako gune atlantikoarekin lotutako zohikaztegi eta habitaten kontserbazio egoera zehatz-mehatz aztertu eta hobetuko du.

Proiektuaren barruan gizartea hezeguneek ematen dituzten ingurumen balio eta zerbitzuen gainean informatu eta sentsibilizatzeko ekintzak egingo dira. Europako funtsek finantzatzen dute proiektuaren % 50 eta, Nafarroan bazkide nagusia Nafarroako Gobernua da, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioa Sailaren eta Gestión Ambiental de Navarra, S.A. sozietate publikoaren bidez.

Posted in: Albisteak

Deja un comentario (0) →