LIFE+ TREMEDAL Santiago de Compostelako ikastetxeetan bisitari
Ibader erakundeko hainbat teknikari Santiago de Compostelako Haur eta Lehen Hezkuntzako “López Ferreiro” eta “Monte dos Postes” ikastetxeetan izan dira bisitan, eta hezeguneek gizakiarengan duten garrantziaz mintzatu zaizkie Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei.
Ikus-entzunezko aurkezpen bat egin dute, hezegunea zer den azaltzeko eta, halaber, bidaia egin dute Galizian dauden hezegune motetan barna Galiziako kostaldetik Santiago de Compostelaraino. Horrela, haurrek identifikatu egin dituzte aurrez ezagutzen edota bisitatuak zituzten hezeguneak. Horrez gain, horrelako habitatek beren baitan gordetzen duten biodibertsitate garrantzitsua erakutsi zaie, eta zohikaztegiak nabarmendu dira, jendeak oro har ez baititu ezagutzen, kontserbaziorako garrantzi handia duten arren.
Posted in: Albisteak
Deja un comentario (0) →