Noticias

LIFE TREMEDAL proiektuaren informazio panelak paratu dira Galizian (2014/08/01)

IBADER institutua ari da Galizian garatzen LIFE TREMEDAL proiektuko hainbat lan. Horrela, maiatzean proiektuaren informazio-panelak jartzeko lanak eraman ziren bururaino, Galiziari dagozkion jarduketa-leku guztietan. Panelen diseinua TREMEDAL proiektuko kideek adostu zuten, eta edukiak, berriz, Santiago de Compostelako Unibertsitateko langile batzuek landu zituzten. Panelak jartzeko lanak Grupo Tragsa taldeak egin zituen. Panelak Terra Chá eskualdeko hezegune hauetan daude: Cospeitoko aintzira, Ollos de Begonte eta Insua de Roque.

7_MG_6469

Posted in: Albisteak

Deja un comentario (0) →