Noticias

“Conocer Navarra” aldizkariak zohikaztegiei buruzko erreportaje bat argitaratu du 40. zenbakian (2016/01/13)

“Conocer Navarra” turismo-aldizkariak erreportaje zabala eskaini dio 40. zenbakian (2015eko iraila) zohikaztegien munduari. Honatx izenburua: “Turberas, donde la Biodiversidad convive con la historia”. Sei orrialdeko lanean, hezeguneak sortzeko modua azaldu dute, zeinen balio handi-handia duten tokiko landare eta faunarentzat, eta zer garrantzi handia ere iraganaren lekuko gisa, funtsezko informazioa gorde baitute beren baitan, klima eta landaredia zer-nola bilakatu diren jakiteko. Testuan, halaber, gogora ekarri dute azken urteotan ingurumenaren aldeko politiketan egindako ahalegina, zohikaztegiak lehengoratze aldera. Horren haritik, testuak azpimarratzen du zeinen bulkada handia izan den zohikaztegientzat Life Tremedal europar proiektua 2012an abian jarri izana.

Bukatzeko, lau xenda azaltzen dira, eta laurak ere arras egokiak zohikatz-meta garrantzitsuak dituzten nafar guneetan barna ibiltzeko; Belateko zohikaztegiko xenda (Ultzama-Baztan); Belateko itzuliaren xenda;  Jauregiaroztegiko lingako xenda (Auritz); eta Arxuriko zohikaztegiko xenda.

Posted in: Albisteak

Deja un comentario (0) →