Noticias

Ibader institutuak ikastaro bat eman du hezegune kontinentalen kudeaketaz eta zainketaz (2014/07/14)

Nekazaritza Biodibertsitate eta Landa Garapeneko Institutuak (Ibader) udako ikastaro bat eman zuen uztailaren 14an, 15ean eta 16an Santiago de Compostelako Unibertsitatean: “Hezegune kontinentalen kudeaketa eta zainketa, EBk Biodibertsitateaz darabilen Estrategiaren Baitan”.

Jardunaldi horiek daude LIFE+ TREMEDAL proiektuaren zabalkunde, prestakuntza eta gaikuntza teknikorako ekintzen barruan eta hezegune kontinentalen zainketara bideratu ziren; Iberiar penintsulako iparraldean dauden hezeguneen zainketara, bereziki. Ikastaroaren helburua izan da gizarteari diagnosi bat egitea habitat mota horien egungo egoeraz; batez ere, desagertzeko edo hondatzeko arrisku handiena duten haietan begirada pausatuta (zohikaztegiak eta ingurune higrofiloak), eta era berean, holako inguruneak zaintzeko ekintza zehatzak aurkeztea, haien balio ekologikoa bermatze aldera eta haien garrantzia zabaltze aldera.

6_humidais

Posted in: Albisteak

Deja un comentario (0) →