Warning: Use of undefined constant CONCATENATE_SCRIPTS - assumed 'CONCATENATE_SCRIPTS' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/territo7/public_html/lifetremedal.eu/wp-config.php on line 75
Liordesko Ibarra « Life Tremedal

Liordesko Ibarra

 

Kokagunearen izena: Liordesko Ibarra vista general
Babes kategoriak: Gune hau ES0000003 Europako Mendiak (Gaztela eta Leon) HBBE eta BGLn sartzen da, Europako Mendien Biosfera Erreserbaren eta Parke Nazionalaren barruan.
Kokagunea: Liordesko ibarra Posada de Valdeón udalerrian kokatzen da, Leon probintzian.
Eskualdea: Gaztela eta Leon
Erreferentziazko koordenatua: 30TUN5079
Hezegunearen azalera: 35 hektarea
Altitudea: 1.880 metro

 

 
Liordesko ibarra faila bati lotutako depresio glaziokarstikoa da. Kareharrizko hormez inguratuta dago eta horma horiek 2200-2400 metroko altitudea daukate. Failari dagokionez, igoera hidrotermalak egon ziren, eta, ondorioz, iraganean ustiatutako zink hobiak sortu zituzten.

Toki honetan mendiko klima dago, bere kokapen geografikoa dela-eta, Europako Mendien bihotzean baitago, eta bere altitude altua kausa (itsasoaren mailatik 1800 metrora).
Ibarra pisu subalpetarrean dago (termotipo oroepela) eta erreka txiki batek zeharkatzen du, ibai ibilgu bakar aktiboa berau delarik Europako Mendietako erdialdeko mendigunean. Hori dela eta, uda garaian zimeltzen ez diren belar komunitateak garatzen dira. Kubetaren hondoa, erliebe suabea duena ertzetan eta laua erdigunean, Nardus stricta larrez tapizatuta dago, errekastoen inguruan garatutako zohikaztegi lauen unadez zipriztindua. Larre eta hezegune hauek kontraste handia egiten dute horien inguruan dauden kare hormatzar bertikalekin. Horietan pitzadura eta erlaitzen komunitateak eta Genista legionensis elorri triska endemikoaren sastrakak garatzen dira.

BALIORIK ESANGURATSUENAK

Berezitasuna
Liordesen Europako Mendien Biosfera Erreserba eta Parke Nazionala izeneko BGLn zohikaztegi lau eutrofoen sistemarik handiena batzen da eta bertan dago Salix hastatella subsp. picoeuropeana espezieko bi populazio ezagunetako bat, mendigune honetako taxon endemikoa.

Balio biologiko eta ekologikoak
Alderdirik azpimarragarriena depresio karstikoaren hondotik pasatzen den erreka txikiaren inguruan eta ur iturbegien guneetan garatzen diren eraketa higrofiloen eta zohikaztsuen multzoa da. Zohikaztegi lauak dira eta hainbat karex (Carex sp.pl.) eta ihik (Juncus sp.pl.) osatzen dituzte. Horietan zenbait espezie endemiko daude, Callitriche palustris ugariko landaretza akuatikodun putz txikiez gain.

Balio geomorfologikoak
Liordesko depresioko substratu geologikoa karboniferoko harkaitzek osatzen dute, oso-osorik: Europako Mendiak eraketako kareharriak, kubeta inguratzen duten harkaitz puskak osatuz, eta lutita, kareharri eta hareazko eraketa bat, Lebeña eraketa izenekoa, kokagunearen erdialdean. Depresioaren iparraldetik faila bat pasatzen da MIM-EHE norabidean, Liordesko faila hain zuzen ere, eta berau omen da kareharria igotzearen eta kubeta garatzearen arduraduna.
Depresioaren betegarria anitza da eta buztin metaketak dauzka erdialdeko lutiten gainean. Bestalde, ertzetan glaziar eta uholdeetako metaketak eta hegaletako metaketa desberdinak antzeman dira. Metaketa horiek kubetaren jatorri mistoa islatzen dute, prozesu tektoniko, glaziar eta karstikoen ondoriozkoa.

Balio historiko eta paleoekologikoak
Liordes kareharriaren eta Lebeña eraketako materialen arteko harremanaren ondorioz sortutako poljea da eta jatorri glaziokarstikoa dauka. Depresioa dekalzifikazio buztinez beteta dago, buztin gorrizko lurrak eta depresioa inguratzen duten higakin karedunen gaineko lurrak (ur finkatugabeak) sortuz.
Baldintza hidrologikoei dagokienez, failarekin harremanetan kareharritik sortzen diren eta iturri ugarietik datozen ur freatikoek elikatzen duten fen edo zohikaztegi gisa definitu daiteke Liordesko ibarra. Urak bi ubide txikitan kontzentratzen dira eta hego-mendebaldean kokatzen den ponor batean isurtzen dira. Hori dela eta, ia material edafiko guztiak lur hidrikoen erregimen pean daude, eta, beraz, maila freatikoa ia depresio guztian 0 eta 30 zentimetro artean dago landareen hazkunde garaian.

Batasunaren Intereseko Habitatak

Natura
2000 kodea
Izena Lehentasunezkoa
3260 Estaia muinotar eta menditarreko ibaiak, Ranunculion fluitantis eta Callitricho-Batrachioneko landaretzarekin
4090 Txilardi oromediterraneo endemikoak, elorri triskarekin
6210 Belardi lehor seminaturalak eta kare substratuetako sastraka eiteko formazioak (Festuco-Brometalia)) *(Orkideen leku garrantzitsuak)
6230 Nardusdun belar eraketak, espezie ugarirekin, mendialdeko substratu silizeoen gainean

*

7230 Zohikaztegi baxu alkalinoak
8130 Mediterraneo mendebaldeko lur jausi termofiloak
8210 Landaretza kasmofitikodun malda arrokatsu kaltzikolak

 

Habitatak, beste sailkapen batzuen arabera: fitosoziologikoak edo bestelakoak

Natura
2000 kodea
INH kodea Sintaxon
3260 226010 Ranunculion fluitantis
4090 309053 Lithodoro diffusae-Genistetum legionensis
6210 521227 Brachypodio rupestris-Seselietum cantabrici
6230 514021 Polygalo edmundii-Nardetum
6230 51604B Luzulo carpetanae-Pedicularietum sylvaticae
7230 623016 Pinguiculo grandiflorae-Caricetum lepidocarpae
8130 721190 Saxifragion trifurcato-canaliculatae
8210 713080 Gymnocarpion robertiani
8210 7130B0 Linarion filicaulis

 

Flora
Liordesko habitat higrofiloek flora interesgarri ugari dute. Hori horrela, hemen aurki genitzake Salix hastatella subsp. picoeuropeana zume herrestaria, Europako Mendietako endemismoa, Juncus balticus subsp. cantabricus, endemismo kantabriarra, eta Pedicularis mixta, endemismo pirineotar-kantabriarra. Gainera, eskualde eta nazio mailan katalogatutako espezieen ordezkaritzak ere badaude, besteak beste Potentilla fruticosa, Callitriche palustris, Equisetum variegatum, Swertia perennis edo Astragalus danicus.

Fauna
Liordesko ibarra altitude altuan dago, 1800 metrotik gora, eta horregatik dauka fauna aberastasun baxuagoa. Ornogabeen komunitatea ez da oso ondo ezagutzen eta ornodunen artean hiru anfibio espezie soilik aurkitu dira: gailurretako uhandrea (Mesotriton alpestris), txantxiku arrunta (Alytes obstetricans) eta baso-igel gorria (Rana temporaria). Gune hezean dagoen ugaztunik ugariena sarrioa da (Rupicapra pyrenaica).

EGUNGO EGOERA

Liordesko ibarreko kontserbazio arazo nagusietako bat zera da, ganaduak habitat higrofiloetan eragiten duen desoreka, zapalketen ondorioz, horrek kalteak eragiten baititu espezie eta komunitate baliotsuetan, eta ongarri naturalaren ondorioz, lurraren baldintzak aldatzen baititu.

KUDEAKETA ETA KONTSERBAZIORAKO ZUZENTARAUAK

Liordesko ibarrean dauden habitat baliotsuen kontserbazio egoera bertan garatzen den abeltzaintza jardueraren eta ganaduak lurraren eta gainazaleko landaretzaren gainean duen eraginaren araberakoa da. Hori dela eta, abeltzaintzako erabileren eta kontserbazioaren artean harreman egokia lortzeko estrategia planteatu behar da.
Horrenbestez, abeltzaintza jarduera gehiegizkoa balitz, ekosistema eutrofizatu egingo litzateke, zapalketen eta adar jotzeen ondorioz suntsitu egingo litzateke eta, baliabide hidrikoak agortzean, lehortzeko arriskua sortuko litzateke. Ondorioz, kokaguneko abeltzaintza karga zehaztu eta berau kontrolatzeko mekanismoak ezarri beharko lirateke.
Bestetik, landaretza komunitateen bilakaera naturalari (abereen presiorik gabe) buruzko azterketak egin behar dira. Horretarako, normalean hesi esperimentalak erabiltzen dira interes handiena duten guneetan, horietan zapalketak, artzaintza jarduerak eta eutrofizazioa saihesteko.
Halaber, kontserbazio neurri interesgarrienen artean sartzen da espezie mehatxatuen germoplasma (haziak, propaguluak) batu eta biltzea, gero hazien ernetze eta bideragarritasunerako probak garatzeko.
Neurri horiei esker, zohikaztegiak hondatzeko arrazoiak aztertu ahalko dira eta ekosistema ahul hauetan dauden landaretza komunitateen eta floraren kontserbazio egoera hobetzeko jarduerak gauzatu eta ebaluatuko dira.

FOTOS ARGAZKIAK

DSC03727

caballos

arroyo

vista general

Stitched Panorama

Humedal Vega Liordes