Caicedo Yuso eta Arreoko lakua

 

Kokagunearen izena: Caicedo Yuso eta Arreoko lakua
Babes kategoriak: ES2110007 Caicedo Yuso eta Arreoko lakua / Lago de Caicedo Yuso y Arreo
izeneko KBEn sartzen da
Udalerria: Caicedo Yuso kontzejuan sartzen da, Lantaron udalerrian, Arabako Lurralde Historikoan.
Eskualdea: EAE
Altitudea: 655 metro
Azalera: 25 hektarea
Erreferentziazko koordenatua: 30TWN0036, 30TWN0136

Ikusi mapa

 
Caicedo Yuso eta Arreoko lakuan 136 hektarea dauzka eta aintzira ekosistema (iturburu gaziarekin batera), alboko nekazaritza lurrak eta hezegunearen inguruko irtengune txikiak estaltzen dituzten zuhaitz masak barne hartzen ditu.

Itsasoaren mailatik 650 metroko altitudean kokatzen da eta iturburu gazi batek osatzen duen elikadura arro txiki bat dauka. Espazio hau EAEn dagoen aintzira sistema iraunkorraren ordezkaritza bakarra da eta gatz tximinien gainean eratutako bi laku penintsularretako bat da. Bi azpisistema dauzka, bat aintzirakoa eta bestea zingiratarra, biek elkarren arteko lotura handia dutela.

Azpisistema zingiratarrak azaleraren bi heren okupatzen ditu, ur laminan sartzen da 3-4 metroko sakoneraraino eta malda suabedun morfometria eta itsaspeko makrofito akuatikoek eta helofitoek kolonizatutako substratua dauzka. Aintzira azpisistemak sakonera handia dauka (20 metrotik gora), eta, horri esker, estratifikazio termikoko prozesuak sustatzen dira. Horrez gain, oinarrizko izaera eta mineralizazio altua duten urak dauzka, sistema subhalino gisa definituko litzateke, nahiz eta espazio eta denborazko diferentziazio nabarmena izan.

BALIORIK ESANGURATSUENAK

Berezitasuna
“3190 Igeltsu gaineko laku karstikoak” habitataren presentzia nabarmentzen da batez ere, Espainian, Lituanian bezala, Europa mailan habitat mota honen ordezkaritza onenak baitaude. Edonola ere, ez da maiz agertzen Espainian, 8 tokitan baino ezin baitugu aurkitu. Aintzira azpisisteman “7210*

  • Cladium mariscus
  • espezieen eta
  • Caricion davallianaeren
  • beste espeziedun kare zohikaztegiak” habitata gailentzen da, EAEn 8 tokitan baino aurkitzen ez dena. Batasunaren interesekoa den eta espazioan garrantzia duen beste habitat mota bat “7230 Zohikaztegi baxu alkalinoak” habitata da. EAEn ordezkaritza baxua dauka, era berean, “1410 Larre gazi mediterraneoak (Juncetalia maritimae)” habitatak, bi tokitan baino ez baita aurkitzen, horietako bat laku hau izanik.Balio biologiko eta ekologikoak
    Lakuan inguru akuatikoarekin lotutako habitaten mosaikoa eratzen da, habitat horiek elkarren artean harreman estua dutelarik. Lakuaren kubetaren inguruan (3190 BIH) oinarrizko zohikatz guneak (7210* eta 7230 BIH) eta iturburu gazi bat (1410 BIH) dauzkan lezkadi orga bat dago. Multzo honen inguruan labore intentsiboak, larre lehorrak (6210* BIH) eta basoguneak (9240 eta 9340 BIH) daude.Balio historiko eta paleoekologikoak
    Arreoko habitat higroturbosoek (karezkoak) ez dute metaketa esanguratsurik, ikuspuntu paleoekologotik erreparatuta.Batasunaren Intereseko Habitatak

    • 1410 Larre gazi mediterraneoak.
    • 1510* Estrepa gazi mediterraneoak (Limonietalia).
    • 3190 Igeltsu gaineko laku karstikoak.
    • 6210 Belardi lehor seminaturalak eta kare substratuetako sastraka eiteko formazioak (Festuco-Brometalia).
    • 6210* Aurreko habitata, orkidea komunitate garrantzitsuekin.
    • 7210* Cladium mariscus espeziearen eta Caricion davallianae espeziedun kare zohikaztegiak
    • 7230 Zohikaztegi baxu alkalinoak.
    • 9230 Harizti galaiko-portugaldarrak, Quercus robur eta Quercus pyrenaicarekin.
    • 9240 Quercus faginea eta Quercus canariensisen harizti iberiarrak.
    • 9340 Quercus ilex subsp. ilex eta Quercus ilex subsp. ballotaren basoak.

    Flora
    Caicedo Yuso eta Arreoko lakuko flora espezie esanguratsuenak honakoak dira: Berula erecta EN, Puccinellia hispanica EN, Utricularia australis EN, Puccinellia fasciculata VU, Cistus crispus NT eta Juncus acutus NT.

    Fauna
    Esanguratsuena uretako Gyrinus paykulli koleopteroaren presentzia da, hemen baitago bere populazio iberiar ezagun bakarra, baita Coenagrion mercuriale espeziea, EAEn ordezkaritza urria duena, basoko lepidopteroa (Euphydryas aurinia) eta duela gutxira arte bertako karramarroaren (Austropotamobius pallipes) presentzia ere.
    Arrain hazkuntzako faunari dagokionez, egun lakuan dagoen espezie autoktono bakarra tenka da (Tinca tinca). Historikoki, aingira (Anguilla anguilla) eta Graellsko bardoa (Barbus graellsi) ere aipatu dira.
    Bestalde, 29 hegazti espezie erregistratu dira hezegunean (kontzeptu honen zentzu hertsian), horietako batzuk habigileak, baita 8 anfibio espezie, 2 narraskari (Natrix natrix eta N. maura uretako sugeak) eta ugaztunen artean mendebaldeko ur arratoia (Arvicola sapidus) eta ur saguzarra (Myotis daubentoni).

EGUNGO EGOERA

Labore intentsiboen gertutasuna mehatxu bat da, batez ere kutsadura lausoa eragiten duelako. Lakutik hurbilen dauden laboreak ordezkatuz gero, gainera, egun existitzen ez diren edo ordezkaritza urria duten ekosistema baliotsuak berreskuratu ahalko dira. Fauna aloktonoaren (karramarro gorria, karpa, eguzki arraina eta Black-bass) eta jolas erabileren (horiek etorkizunean biziagoak bihurtuko balira) presioak ere esanguratsuak dira.

KUDEAKETA ETA KONTSERBAZIORAKO ZUZENTARAUA

Caicedo Yuso eta Arreoko lakua eta bertako ekosistemak hainbat presioren pean daude, batez ere nekazaritzaren jarduerarekin lotutako presioen pean. Lursailen erosketa eta ondorengo erabilera aldaketa tresna eraginkorrak dira, baina behar-beharrezkoa da honako jarduerekin osatzea:

  • Landaretza naturala berreskuratzea (lakuko errekako basoa, baso masa parterik altuenetan dagoen basoaren ertzean, masegar-lezkadiaren birsorkuntza errazteko ekintzak eta 6210* habitata itxuraberritzeko ekintzak lakutik hurbilen dagoen inguruan).
  • Iparraldeko ezpondan higadura prebenitzea.
  • Fauna aloktonoa kontrolatzea, bai arrain hazkuntzari, bai karramarro gorriei dagokienez.
  • Prebentzio neurria: Jolas erabileraren arauketa, gune ahulenetarako sarbidea zailduz eta erabilera honekin bateragarriak diren guneen bisita sustatuz eta balioa bultzatuz.
FOTOS ARGAZKIAK

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

  • OLYMPUS DIGITAL CAMERA
  •   Lago Arreo Caicedo 1 DFA
  • Lago Arreo Caicedo 2 DFA