Noticias

Espezie mehatxatuak Galiziako jarduketa eremuetan ezarri dira (2015/01/17)

Cospeitoko Aintziran (Parga-Ladra-Támoga KBE) hainbat lan egin dira, Batasunaren intereseko habitat mota batzuk eta “cardiño da lagoa” (Eryngium viviparum) espeziea hobetzeko. Horren ondorioz, onurak ere izan dira beste espezie urtar batzuentzat. Horrela, cardiño da lagoa espeziearen populazioak ezartzeaz gain (lehentasunezko espeziea Europan), beste bi flora espezie mehatxaturen populazioak aurkitu dira: Luronium natans eta Pilularia globulifera, biak ere landare urtarrak.

Luronium natans ur-masa handietan nahiz istil txiki eta korronte geldoko ibai eta erreketan bizi daiteke. Espainia haren banaketa eremuaren hegoaldeko muga da; populazioak oso barreiatuak daude, eremu txikietan, eta elkarren artetik bakartuak daude. Horregatik Galtzeko Arriskuan dagoen espezie gisa sartu da Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoan.

Pilularia globulifera, bestalde, zentimetro batzuetako (3-15) iratze bat da eta urtearen zatirik handiena urpean bizi da. Populazio gutxi ditu Espainian, eta Terra Chá lurraldeko hezeguneetan daudenak dira nabarmentzekoak, ugarienak baitira. Bere kontserbazio-egoera ikusita, Galtzeko Arriskuan dagoen espezie gisa sartu da Espezie Mehatxatuen Galiziako Katalogoan.

Luronium natans

Luronium natans

Pilularia globulifera

Pilularia globulifera

 

Posted in: Albisteak

Deja un comentario (0) →