Noticias

“El Correo” egunkarian Caicedo Yuso eta Arreoko lakuari buruzko informazioa (2016/01/10)

Bi orrialdeko erreportajea 2016ko urtarrilaren 10ean agertu zen, igandearekin, Caicedo Yuso eta Arreoko lakuaz ibilbide historikoa eta naturala egiteko. Askok Arreoko aintzira esaten diote (Lantarongo udalerria). EAEko aintzira natural bakarra da, eta makina bat elezaharren agertokia. Berrikitan, hezeguneak zeresana eman du, inguruetan Goi Erdi Aroko herrixka beten arkeologia-aztarnak agertu baitira.

Caicedo Yuso eta Arreoko lakua Life Tremedal proiektuan sarturiko hezeguneetako bat da, eta ingurua lehengoratzeko lanak egin dira; zehazki, hesi naturalak egin dira, hondamena geldiarazteko. Izan ere, lanak egin aurretik, ikusi zen aintzirak bere hedaduraren % 14 galdua zuela azken mende erdian, eta ura kutsatua zegoela nekazaritzako ongarrien eraginez.

Posted in: Albisteak

Deja un comentario (0) →