Noticias

Belate, “Conocer Navarra” aldizkarian mintzagai (2015/04/25)

“Conocer navarra” turismo aldizkariak Belateri buruzko erreportaje bat ekarri du martxoko zenbakian (38), “Belate, naturaleza e historia”  izenburupean. Informazioz eta irudiz beteriko 7 orrialde dira bai historiaz (erromatar galtzada, Donejakue Bidea, bertan izaniko guduak…) bai izadi paregabeaz, ekologiari eta ondareari begira duen balio handiaren erakusgarri. Arreta ere zohikaztegian paratu dute, balio ekologiko handia baitu, eta besteak beste, azaldu dute tokia duela gutxi lehengoratu dela jendeak ezagutu dezan.

Posted in: Albisteak

Deja un comentario (0) →