Noticias

Amaitu da Caicedo Yuso eta Arreoko lakuan espezie inbaditzaileak kontrolatzeko aurtengo kanpaina (2014/11/01)

Udazkena iristearekin batera, tenperaturek behera egin dutenean, amaitutzat eman dira Caicedo Yuso eta Arreoko lakuan espezie inbaditzaileak kontrolatzeko lanak.

Uretako faunaren jarduna ahuldu ahala, karramarro gorri (Procambarus clarkii), karpa arrunt (Cyprinus carpio), eguzki-arrain (Lepomis gibbosus) eta black-bass edo perka amerikarraren (Micropterus salmoides) harrapaketak eraginkortasuna galtzen du eta hobe izaten da datorren urtera begira indarrak gordetzea.

BlackBass_gravida
CangrejoRojo-Americano

Gogoan hartu behar da, aipatutako espeziek, munduko beste leku batzuetatik iritsitakoak, ingurumen-arazo larriak sortzen dituztela, bertoko espezieak ordezkatzen baitituzte eta espezie horien jardunak aldaketa eragiten baititu ekosisteman: uretako landaredia, intsektuak, larbak eta arrain zein anfibioen arrautzak jaten dituzte, jalkinak nahastu eta urak uhertu egiten dituzte eta abar.

Hori dela-eta, LIFE TREMEDAL proiektuak, Kantauri itsasoko ertzaren barrualdeko hezeguneen kontserbazioa ardatz duenak, Caicedo Yuso eta Arreoko lakua narriatzen duten aipatutako espezie inbaditzaileak kontrolatzeko jarduketak barne hartzen ditu.

Aurtengo kanpainan aurrerapauso handiak eman dira eta harrapaketa-maila altua lortu da. Bertoko espezien ordez aintziran zeuden espezie exotiko desberdinetako 6.000 arrain baino gehiago atera dira -ia 600 kg. Izan ere, lanek iraun duten bitartean, aintziran ez da bertoko arrainik dokumentatu, nahiz eta laginketa ugari egin diren. Hortaz, aurreko urteetan antzemandako tenka-ale urriak (Tinca tinca) desagertu egin direla edo nabarmen gutxitu direla pentsa daiteke.

Karramarro gorriaren harrapaketak —karramarro amerikarra izenarekin ere ezagutzen da— are deigarriagoak dira. Aintziratik 47.000 ale baino gehiago atera dira eta biomasako 1.300 kg gainditu dira. Espezie horrek uretako ekosistemak eragiteko gaitasun handia du eta espeziearen kudeaketa erronka izaten ari da, teknikoki zein antolakuntza-mailan.

Kopuruak horiek izanik, aurretiko datuak ez dira eztabaidaezinak espezie inbaditzaile horien populazioan eragingo diren ondorioei dagokienez. 2015eko kanpaina hasi arte denbora egongo da emaitzak lasai aztertzeko, aipatutako populazioak kontrolatzeko helburuan aurrerapausorik eman ote den egiaztatzeko eta jarraitu beharreko estrategiak berriro definitzeko.

Baikor egoteko arrazoiak ematen dituzten hainbat elementu detektatu dira, hala ere, besteak beste: aintzirako errekastoak etorkizuneko birkolonizazioak gertatzeko lotura bezala eduki dezakeen betekizun eskasa edo nulua, populazio horien isolamendu genetikoa lortu dela adierazten duten zenbait aurkikuntza, eta, garrantzitsuena, esfortzu-unitate bakoitzeko harrapatzeen beheranzko kurbaren hasiera. Nahiz eta azken datu hori aztertu beharreko hainbat arrazoiri zor zaiola dirudien.

Posted in: Albisteak

Deja un comentario (0) →