Noticias

Baso alubiala Insua de San Roquen sendotzea (2015/02/24)

IBADER erakundeak LIFE+ TREMEDAL proiektuaren baitan garatzen dituen jardueren artean, Lugoko probintziako balio ekologiko handiko lekune batean ari dira lanean, gaur egun: Insua de San Roquen, hain zuzen.

Leku honetan, zehazki, Europar Batasunean kontserbaziorako lehentasuna duen habitat bat sendotzeko lanak egiten ari dira. Honatx habitata: Alnus glutinosa eta Fraxinus excelsior espezieen baso alubiala. Izen horretan habitat horretako bi zuhaitz-espezie bereizgarri ageri dira:  haltza (Alnus glutinosa) eta lizarra (Fraxinus exclesior). Azken urteotan,  Phytophthora alni onddoak haltzari erasan dio eta, azkenean landarearen heriotza eragiten du.  Onddoren eragina nabaria da Insua de San Roqueko ibaiertzetan, eta haltz motzondo eta zuhaitz asko daude hilik.

LIFE+ TREMEDAL proiektuaren helburuak besteak beste dira Insua de San Roqueko baso alubialaren kontserbazio-egoera hobetzea; horretarako, 2014an, habitat horretako espezieak landatu ziren, hala nola lizarra, sahatsa edo urkia. Aurten, aipatu landaketa aztertu eta, batez ere, Insuako ibaiertzetan sendotu da, ertzen babesa handitze aldera. Batez ere, onddoak haltz gehien jotako tokietan jardun da.

Actuacion Insua A

Actuacion Insua B

Posted in: Albisteak

Deja un comentario (0) →