Noticias

LIFE+ TREMEDALeko IBADER erakundeko langileak LIFE+ Higro proiektuko workshop saioan aritu ziren (2014/02/12)

Santiago de Compostelako Unibertsitateko Nekazaritza Biodibertsitatea eta Landa Garapenerako Institutuak (Ibader) Life+ Tremedal proiektua aurkeztu die otsailaren 12an, asteazkenarekin, Arzúako institutuko “Basoaren eta natur ingurunearen kudeaketa”,  “Ingurumena eta natur ingurunearen kontserbazioa” eta “Baso lanak eta natur ingurunea kontserbatzeko lanak” lanbide heziketako zikloetako ikasleei (A Coruña). Ikasleak natur ingurunearekin zerikusia duten jarduerak ari dira ikasten; horregatik, naturgune babestuetan biodibertsitatea kontserbatzera bideratutako lanen kasu praktikoak azaldu zitzaizkien. Ekitaldia Life+ Tremedal proiektua zabaltzeko lanen baitan dago, Penintsularen iparraldeko zohikaztegiek eta habitat higrofiloek duten garrantzia ezagutzera emate aldera, bai eta egiten ari diren lehengoratze lanak azaltze aldera ere.

3_MG_6829

Posted in: Albisteak

Deja un comentario (0) →