Ollos de Begonte

Kokagunearen izena: Ollos de Begonte
Babes kategoriak: ES1120003begonte03
Parga-Ladra-Támoga BGLn sartzen da.
Kokagunea: Outeiro de Rei udalerrian
kokatzen da, Lugo probintzian.
Eskualdea: Galizia
Erreferentziazko koordenatua: km 1 E2891N2398
Hezegunearen azalera: ha 1
Altitudea: 395 m

Ikusi mapa

 
Miño ibaiaren arro altuan hezeguneak ikus daitezke. Horietan, lur azpiko emari hidrikoak azaleko emariaren pareko garrantzia edo altuagoa dauka. Hori da lur azpiko emaridun aintzira sakonen kasua, “Ollo” deiturikoena.

Ollos de Begonten bi aintzira borobil daude, 150 metrok bereiziak. Sima karstiko bat handitzean azaleko geruzetan dauden material sedimentario zenozoikoak higatu zituen eta halaxe sortu ziren aintzira hauek. Bilakaera geologiko eta geomorfologiko konplexu honetatik azkenean bi aintzira sortu ziren, handiena 45 metroko diametroduna eta gehienez 18 metroko sakoneraduna.

Beste alderdi esanguratsu bat zera da, hezegunea bi ibai handiren (Parga eta Ladra) elkargunean kokatzen dela eta haren uholde erregimenak hezegunearen hidrologia baldintzatzen duela. Negu garaian bi ubideen ondoko basoa urez gainezka egoten da eta urik gabeko lamina bat ikus daiteke errekaren kanaletik Ollos de Begonteko kubetaraino.

Hezegunearen titularra Lugoko Probintzia Aldundia da, hark erosi baitzituen lursailak LIFE proiektu baten (LIFE 00 NAT_E_007311) garapenean. Hala, ingurumen balioen kontserbazioa eta espazioaren erabilera publikoaren aprobetxamendua ezarri zituen erabilera nagusi gisa. Hezegune osoa Batasunaren Garrantzizko Lekua eta Balio Naturalen Babeserako Gune Berezia den Parga-Ladra-Támogan aurkitzen da. Kontserbaziorako duen interesa dela-eta, kokagune hau “Babes Gunearen” barruan kokatzen da, Galiziako Natura 2000 Sarearen Plan Gidarian ikus daitekeen bezala.

Ollos de Begonte kokagunea barne hartzen duen hezegune osoa Terras do Miño Biosfera Erreserbaren Erdigunearen barruan kokatzen da.

BALIORIK ESANGURATSUENAK

Ollos de Begonte izeneko aintzirek, beren jatorria eta kokapena dela eta, inguru hezeekin lotutako habitat mota ugari dituzte, bai uretakoak, bai higrofiloak, bai turbofiloak.

Inbentarioan sartu ahal izan diren habitaten artean Cladium mariscus espezieen eta Caricion davallianae espeziedun kare zohikaztegiak (7210*) gailentzen dira, eta kare ur oligomesotrofikoak, Chara spp landaretza bentikoarekin (3140). Bi habitat motak nahiko ezohikoak dira Galiziako espazio babestuen sarean, Parga-Ladra-Támoga BGL baita kostakoa ez den eta 7210* lehentasunezko habitataren ordezkaritza duen Galiziako espazio bakarra.

Ollos de Begonteko bi aintziren inguruan baso klimatiko desberdinak egon dira: uholde basoak (91F0 eta 91E0*) eta Quercus robur eta Q. pyrenaica baso galaiko-portugesak (9230). Horietatik datozen orbelek aintzira txikienaren izaera distrofikoa ezartzen dute. Neguko uholde garaian, toki horretan batzen den ur kopuru handiak zuzeneko lotura ezartzen du lakuaren eta inguruko ubide nagusien artean. Udan eta udazkenean, bestalde, ura murriztu egiten da, baso zingiratsuaren barruan dauden putzuen eta kanal meandriforme txikien sistema konplexuan sarturik, uretako fauna eta flora ugari duela.

Batasunaren Intereseko Habitatak

Kodea Izena
3140 Kare ur oligomesotrofikoak, Chara spp landaretza bentikoarekin
3160 Aintzira eta urmael distrofiko naturalak
3270 Ertz lohitsuak dituzten ibaiak, Chenopodion rubri p.p. eta Bidention p.p.eko landaretzarekin
6410 Molinia caeruleadun larreak, substratu karetsu, zohikaztsu edo buztintsu-limotsuetan (Molinion caeruleae)
6430 Lautadako orletako eta pisu menditar eta alpetarretako megaforbio eutrofo hidrofiloak
6510 Altitude baxuetako segabelardi txiroak (Alopecurus pratensis, Sanguisorba officinalis)
7210* Cladium mariscus espeziearen eta Caricion davallianae espeziedun kare zohikaztegiak
91E0* Alnus glutinosa eta Fraxinus excelsioren baso alubialak (Alno- Padion, Alnion incanae, Salicion albae)
91F0 Quercus robur, Ulmus laevis, Ulmus minor, Fraxinus excelsior edo Fraxinus angustifoliaren baso mistoak, ibai handien ertzetan
(Ulmenion minoris)

 

Fauna
Toki honetan aurkitzen dira beren mehatxu maila dela-eta kontserbaziorako interesgarriak diren ornogabe populazioak, besteak beste errekako muskuilua (Margaritifera margaritifera), batasunaren interesekoa eta Habitaten Zuzentarauko II eta IV. eranskinetan jasoa, edo Unio pictorum naiadea, Galiziako Espezie Mehatxatuen Katalogoan ahul gisa katalogatua.

EGUNGO EGOERA

Egun kokagune hau ondo kontserbatuta dago, Lugoko Probintzia Aldundiak erosi dituelako bai Ollos de Begonte aintzirak, bai inguru hurbileko lursailak LIFE proiektu bat (LIFE 00 NAT_E_007311) garatzean.

Hala ere, gertaera honek berez ez du bermatzen kokagunearen kontserbazio egoera ona mantenduko denik, beharrezkoa baita erosi aurreko eraginak zuzentzea eta inguruan garatutako baso eta meatze jarduerak bere dinamikari ez eragitea.

KUDEAKETA ETA KONTSERBAZIORAKO ZUZENTARAUAK

Lursailaren titulartasun publikoaren ondorioz, kudeaketa eta kontserbaziorako zuzentarauak alboko basoaren kudeaketaren iraunkortasuna bermatzeko izan behar dira. Hezegune honek testuinguru autonomikoan duen hedadura, ahulezia eta berezitasuna kontuan hartuta, kokagune honetan ez dago hezegunearen erabilera publikoa errazten duen azpiegiturarik.

Hezegunearen kontserbazioan azpimarratu beharreko beste alderdietako bat zera da, honelako tokiei buruzko ezagutza hobetzeko beharra, testuinguru autonomikoan eta biogeografikoan dituen ezaugarri berezien ondorioz. Hezegunearen hidrologiaren jarraipen etengabea eta haren osagai biotiko eta abiotikoen azterketa funtsezko elementuak izan behar dira kontserbazio eta hobekuntzarako etorkizuneko neurriak ezartzeko orduan.

FOTOS ARGAZKIAK

begon_01

begonte03