Kokagunearen izena: Cospeitoko Aintzira
Babes kategoriak: ES1120003 Parga-Ladra-Támoga BGLn eta Parga-Ladra-Támoga Balio Naturalen Babeserako Gune Berezian sartzen da.
Kokagunea: Cospito udalerrian dago, Lugo probintzian.
Eskualdea: Galizia
Erreferentziazko koordenatua: km 1 E2906N2403
Hezegunearen azalera: 70 ha
Altitudea: 397m
Hezegune zabal hau Guisande ibaiaren lautada alubialean kokatzen da. 1991. urtean eraikitako uhate sistemaren bidez lotzen zaio ibaiari, urte horretan bertan jatorrizko hezegunea itxuraberritzeko obrak amaitu zirelarik. Jatorrizko hezegunea, izan ere, lehortu egin zen aurreko mendearen erdialdean, Nekazaritza Kolonizazioaren Institutuak egindako jardueren ondorioz.
Cospeitoko aintzirako hezegunea hiru inguru ekologiko handik eratzen dute: ur geldien inguru bat, ur iraunkorreko bi masa handik eta behin-behineko putzuen multzo heterogeneo batek osatua; ur ibilien inguru bat, Guisande ibaiak eta hezegunea zeharkatzen duten ur kanal txikiek osatua; eta, azkenik, inguru semilehortar edo higrofilo bat, naturaltasun maila desberdinak dituen komunitateak barne hartzen dituena (baso eta sastraka hezeak, ihitzak, segabelardiak eta abar).
Euriaren eta ibaien ekarpenen ondorioz, sakonera gutxiko eta berrikuntza tasa altuko ur lamina zabala sortzen da. Udaberrian eta udan ur ekarpenak apurka-apurka jaisten dira eta hainbat azalera lehortzen dira, udaren erdialdean tamaina ertaineko belar eraketak garatzen direlarik. Horrela, ur lamina udaberriaren amaieraraino mantentzen duen depresio txikiak sortzen ditu mosaiko korapilatu honek.
Hezegunearen titulartasuna Galiziako Xuntari dagokio eta hark ezartzen du hezegunearen erabilera nagusiak ingurumen balioen kontserbazioa eta espazioaren erabilera publikoaren aprobetxamendua direla. Hezegune osoa sartzen da Batasunaren Garrantzizko Lekua eta Balio Naturalen Babeserako Gune Berezia den Parga-Ladra-Támogan. Kontserbaziorako duen interesa dela-eta, kokagune hau “Babes Gunearen” barruan kokatzen da, Galiziako Natura 2000 Sarearen Plan Gidarian ikus daitekeen bezala.
Cospeitoko aintzira Terras do Miño Biosfera Erreserbaren Erdigunearen parte da eta bisitarientzako informazio zentro bat eta leku honetan gozatzeko ibilbide mugatuak dauzka.
- BALIORIK ESANGURATSUENAK
Cospeitoko aintzirako hezegunean dauden inguruek eskualde biogeografiko atlantikoko hezeguneetako habitat natural bereizgarrien aniztasun handia dute eta horietatik hamaika batasunaren interesekoak dira. Habitat natural horiekin batera, gizakiaren jarduerarekin zuzenean lotutako jatorria, osaera eta mantenamendua duten habitatak ere badaude.
Zabalera handiena duten batasunaren intereseko habitat naturalak ur gozoko habitaten taldean sartutakoak dira, dela ur geldia, dela ibilia, behin-behinekoa edo behin betikoa. Aldagai horien eta maila trofikoaren arabera, hezegunearen barruan ur gozo geldiko lau habitat mota (3110; 3120; 3130 eta 3150) eta ur gozo ibiliko bi habitat (3260 eta 3270) bereiz daitezke.
Ur geldiko inguruetan eta inguru semilehortarretarako trantsizio guneetan kokatzen dira, hain zuzen ere, hezegunearenHorien guztien gainetik Eryngium viviparum Gay espeziearen populazio egonkor bat nabarmentzen da, unbeliferoa, Habitaten Zuzentarauko II. eranskinean jasoa eta lehentasunezko espezie izendatua. Batasunaren Zuzentarauko II. eranskinean agertzen den eta hezegunean dagoen beste flora espezieetarako bat Luronium natans (L.) Rafin da. Uretako landare hau putzu eta aintziren ertzetan eta urmael eta azaleko ibilguetan bizi da.
Batasunaren Intereseko Habitatak
Kodea Izena 3110 Ur oligotrofikoak, hareazko lautadetako mineral oso gutxirekin (Littorelletalia uniflorae) 3120 Mineral eduki oso baxuko ur oligotrofoak, orokorrean hareatsuak diren mediterraneo-mendebaldeko lurzoruetan daudenak, Isoetes spp.rekin 3130 Ur geldiak, oligotrofikoak edo mesotrofikoak, Littorelletea uniflorae edo/eta Isoëto-Nanojuncetea espezieen landaretzarekin 3150 Laku eutrofiko naturalak Magnopotamion edo Hydrocharitioneko landaretzarekin 3260 Estaia muinotar eta menditarreko ibaiak, Ranunculion fluitantis eta Callitricho-Batrachioneko landaretzarekin 3270 Ertz lohitsuak dituzten ibaiak, Chenopodion rubri p.p. eta Bidention p.p.eko landaretzarekin 4020* Erica ciliaris eta Erica tetralixen gune epeletako txilardi heze atlantikoak 4030 Txilardi lehor europarrak 6410 Molinia caeruleadun larreak, substratu karetsu, zohikaztsu edo buztintsu-limotsuetan (Molinion caeruleae) 6430 Lautadako orletako eta pisu menditar eta alpetarretako megaforbio eutrofo hidrofiloak 6510 Altitude baxuetako segabelardi txiroak (Alopecurus pratensis, Sanguisorba officinalis) 91E0* Alnus glutinosa eta Fraxinus excelsioren baso alubialak (Alno- Padion, Alnion incanae, Salicion albae) Fauna
Cospeitoko aintzirako hezegunean urtean zehar uretako hegaztien 50 espezie desberdin inguru ikus daitezke, eta, hori dela eta, Galiziako barrualdean fauna talde hau kontserbatzen duen kokagune nagusien artean sartzen da. Hegabera (Vanellus vanellus) eta Europako urre-txirri (Pluvialis apricaria) ugari daude. Gainera, hegaberaren kasuan populazio ugaltzaileak daudela baietsi da. Kokagune honetan dauden beste espezie interesgarri batzuk txori zezen arrunta (Botaurus stellaris) edo ur-benarriza (Acrocephalus paludicola) dira.
Era berean, toki honetan anfibioen koloniak nabarmendu daitezke, horien artean San Anton igela (Hyla arborea) edo apo pintatu iberiarra (Discoglossus galganoi), biak batasunaren interesekoak. Hezegune honetan dago, era berean, igaraba (Lutra lutra), Habitaten Zuzentarauko II eta IV. eranskinetan jasoa.
- EGUNGO EGOERA
Egun hezegunea oso ondo kontserbatuta dago eta Galiziako autonomia erkidegoan naturaltasun maila altuena duena da.
Hala ere, kolonizazio jardueren (1956) eta ondoren XX. mendearen erdiraino Cospeitoko hezeguneari emandako nekazaritza aprobetxamenduaren ondorioz, sastrakek okupatutako azalera murriztu egin zen, batez ere 4020* lehentasunezko habitatean sartutakoak (Erica ciliaris eta Erica tetralix espezieen sastraka heze kontinentalak). Nahiz eta itxuraberritze prozesuan habitat mota honek okupatutako eremuak zaindu egin ziren (hedatu zitezen), egun era naturalean izango luketena baino presentzia baxuagoa dute.
- KUDEAKETA ETA KONTSERBAZIORAKO ZUZENTARAUAK
Uholde erregimen egokia bermatzea eta uren kalitatea eta espezie exotikoen kontrola mantentzea dira espezie honen kudeaketaren gainean dauden erronka nagusiak.
Beharrizan horiez gain, hezegunearen erabilera publikoa sustatu beharko da eta ikerketa prozesu etengabea bultzatuko da, landaretzaren eta faunaren aniztasuna ere jorratuko delarik.
- FOTOS ARGAZKIAK