Comeyako Ibarra

 

Kokagunearen izena: Comeyako Ibarra
Babes kategoriak: Gune hau ES1200001 Europako Mendiak (Asturias) HBBE eta BGLn sartzen da, Europako Mendien Biosfera Erreserbaren eta Parke Nazionalaren barruan.Panorama Comeya1
Kokagunea: Comeyako ibarra Asturiasko Cangas de Onís kontzejuan kokatzen da.
Eskualdea: Asturiasko printzerria.
Erreferentziazko koordenatua: 30TUN3894
Hezegunearen azalera: 59 hektarea
Altitudea: 840 metro

 

 
Comeyako ibarra depresio itxia da. Hegal malkartsuz inguratuta dago eta substraktu nahiko iragazgaitzean jalkitzen da. Poljé hau inguruko egitura tektonikoetara egokitzen da eta bere ardatz nagusia failaren norabidearen paraleloan dago.

Lautadan barrena erreka txiki batek inguruko hegal eta ibarren urak hartzen ditu eta hobi batean isurtzen ditu, ibarraren ipar-mendebaldean.
Comeyaren kokapen geografikoa dela-eta, klimatologian urteroko prezipitazio biziak nabarmentzen dira (2000 litro), euriaren banaketa urtean zehar nahiko erregularra delarik, uda garaian inflexio txiki bat dagoen arren. Neguan elur ugari dago eta udan lainoak ohikoak dira, intsolazio baxua eta urritasun termikoa lagun. Bestalde, mendigunearen kartifikazio bortitzak uraren presentzia nabarmentzen du ibarraren gune batzuetan.
Biogeografikoki, kokagune hau eragin ozeanikoko lurraldeen (subprobintzia kantabriar atlantikoa) eta Kantabriar Mendikateko eremu kontinentalizatuenen (subprobintzia orokantabriarra) arteko trantsizioan kokatzen da. Hala ere, Erica mackaiana bezalako espezieen eta Erico mackaianae-Sphagnetum papillosi bezalako komunitateen presentziari esker, lursail kantabriar-atlantikotzat jo daiteke.
Inguru honen zatirik handiena kareharri karboniferozko hegal harritsuek osatzen dute, Genista occidentalis eta G. legionensis elorri triskez estaliak, nahiz eta poljéaren iparraldeko alpea txilardiz tapizatutako kuartzozko hegala izan. Txilardi horien artean Nardus stricta larreak eta zohikatz guneak garatzen dira, azaleko isurketa handieneko guneetan gora. Depresioaren hondo lauan bazkaleku urez beteak (batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago) daude, baita putzu txikiak eta esfagno zohikaztegiak ere.

BALIORIK ESANGURATSUENAK

Berezitasuna
Comeyak zohikaztegiek Europako Mendietako Parke Nazionaleko sistema higroturboso handiena osatzen dute.

Balio biologiko eta ekologikoak
Inguru horretako elementurik esanguratsuena Comeyako depresioaren erdigunean garatzen den zohikatz sistema da. Erico mackaianae-Sphagnetum papillosi asoziazioan sar daitezkeen esfagno zohikaztegiek eratzen dute, beste komunitate higrofilo batzuekin batera. Zohikaztegi horiek Europako Mendien Biosfera Erreserba eta Parke Nazionala izeneko BGLn dauden handienak dira, 7130 habitata (estaldura zohikaztegiak) ordezkatzen dute eta kokaleku honetan lehentasunezkoak dira, zohikaztegi aktiboak direnez gero.

Balio geomorfologikoak
Comeyako depresioa adin karboniferoko kare harkaitzen gainean eratuta dago batez ere (Valdeteja eraketak eta Europako Mendiak ), goi karboniferoko material klastiko batzuk ere badaude (Soñín eraketa) eta, iparraldean, garai ordoviziarreko kuartzita unitate batean gainean dago (Barrios eraketa). Depresioaren jatorria zartadura sare batekin lotzen da, MIM-EHE norabideko bi faila nabarmentzen direlarik kubetaren iparraldeko eta hegoaldeko mugetan, iparraldeko eta hegoaldeko marjinak depresioaren gainetik igoz. Modelatu tektoniko honen gainean prozesu karstiko eta glaziarrak garatu dira, egungo forma emanez. Esan bezala, poljé bat dela esan genezake, urak hobi batera isurtzen dituen ibilgu txiki bat nabarmentzen delarik.

Balio historiko eta paleoekologikoak
Comeyako depresioan 57 metrorainoko sedimentuak daude kubeta batean gordeta. Haren substratua kareharri, buztin harkaitz eta kuartzitaz osatuta dago. Lurrak desberdinak dira, depresioaren historia konplexua dela eta. Horrenbestez, betegarriaren zati handi bat kareharria disolbatzean sortutako buztin gorritik dator, kubetaren erdigunean. Enolen uharretik garraiatutako legar morrenikoek lur harritsuak sortu dituzte (lur finkatu gabeak) depresioaren hegoaldean, eta alpearen hegal kuartzitikoan garatutako kolubioiek, aldiz, lur arreak eratu dituzte. Zohikatz metaketek 5 metroko lodiera eduki dezakete, depresioaren erdialdean kokatzen dira eta histosoloak sortzen dituzte gainazalean.
Mendiko ekosistemek, bereziki, zohikatz depresioek eta aintzirek giroko hezetasunaren eta tenperaturaren gorabeheren aurrean duten erantzun abiaduraren ondorioz, balio kalkulaezina dute kliman egondako aldaketak ikertzeko orduan. Comeyako betegarriko faziesek, zehazki, deglaziazioarekin lotutako higadura eta isurketa episodioei buruzko datuak gordetzen dituzte.
Aurretiaz egindako zundaketen arabera, landaretza errea dago, 40.000 urteko data duena, 35 metroko sakoneran eta aintzira tokiez estalia. Bestalde, 5 metroko sakoneran dagoen zohikatz oinarriari 8.350 urte egotzi zaizkio, une horretan depresioak aintzira izateari utzi ziolarik.

Batasunaren Intereseko Habitatak

Natura 2000 kodea Izena Lehentasunezkoa
4020 Erica ciliaris; eta Erica tetralixen gune epeletako txilardi heze
atlantikoak
*
4030 Txilardi lehor europarrak
4090 Txilardi oromediterraneo endemikoak, elorri triskarekin
6210 Belardi lehor seminaturalak eta kare substratuetako sastraka eiteko formazioak (<em>Festuco-Brometalia</em>) *(Orkideen leku garrantzitsuak)
6230 Nardusdun belar eraketak, espezie ugarirekin, mendi inguruko silizeo substratuen gainean *
7130 Estaldura zohikaztegiak *(Zohikaztegi aktiboak)
7140 Trantsizio zingirak eta istingak
8210 Landaretza kasmofitikodun malda arrokatsu kaltzikolak

 

Habitatak, beste sailkapen batzuen arabera: fitosoziologikoak edo bestelakoak

Natura
2000 kodea
HIN kodea Sintaxona
4020 302023 Gentiano pneumonanthes-Ericetum mackaianae
4030 303043 Daboecio cantabricae-Ulicetum gallii
4090 309053 Lithodoro diffusae-Genistetum legionensis
4090 309054 Lithodoro diffusae-Genistetum occidentalis
6210 521227 Brachypodio rupestris-Seselietum cantabrici
6230 523012 Nardo strictae-Caricetum binervis
7130 613012 Calluno vulgaris-Sphagnetum capillifolii
7130 613016 Erico mackaianae-Sphagnetum papillosi
7140 614010 Rhynchosporion albae
8210 72119D Saxifragetum paniculato-trifurcatae

 

Flora
Florari dagokionez, zohikaztegiak osatzen dituzten esfagno mota desberdinak (Sphagnum generoko goroldioak) eta arnikaren presentzia (Arnica montana subsp. atlantica) azpimarratu behar dira, horiek guztiak baitaude erregistratuta Habitaten Zuzentarauan kudeatu daitezkeen espezie gisa.

Fauna
Comeyako ibarreko taxozenosietako batzuk inbentarioan sartu dira, izainen kasua esaterako. Horietako bi espezie aurki daitezke bertan, Haemopis sanguisuga eta Trocheta bykowskii, hain zuzen ere. 10 odonatu espezie ere aurkitu dira; horien artean Aeshna juncea, estatu mailan espezie ahul gisa katalogatuta dagoena. Errekako Austropotamobius italicus karramarroa artifizialki sartu da ibarreko erreketan, baina dirudienez duela urte batzuk desagertu zen. Era berean, artifizialki sartutako amuarrainak eta ezkailuak daude. Anbifioen taxozenosiek naturalagoak ematen dute, bost espezie hauek nabarmentzen direlarik: arrabio arrunta (Salamandra salamandra fastuosa/bernardezi), gailurretako uhandrea (Mesotriton alpestris), uhandre palmatua (Lissotriton helveticus), txantxiku arrunta (Alytes obstetricans) eta baso-igel gorria (Rana temporaria). Habitat honetan aurki dezakegu, era berean, sugandila bizierrulea (Lacerta vivipara) eta, zohikaztegia zuzenean gehien erabiltzen duten hegaztien artean nabarmentzen diren zertzeta arrunta (Anas crecca) eta istingor arrunta (Gallinago gallinago). Ganaduaz gain, zohikaztegiaren kontserbazioan eragin gehien izan dezakeen ugaztuna basurdea da, gunerik hezeenean gutxi sartzen den arren.

EGUNGO EGOERA

Comeyako ibarreko zohikatz habitatetarako mehatxu gehien eragiten duen faktorea zera da, ganaduak bertako gune hezeetan egiten duen presioa, batetik lursaila zapaltzen dutelako eta horrek zohikaztegien gainazaleko landaretza eraldatzen duelako, eta, bestetik, deiekzioen ondorioz, lurzoruaren eutrofizazioa eragiten dutelako eta, ondorioz, habitat ahul hauen ingurumen baldintzak aldatzen dituztelako.

KUDEAKETA ETA KONTSERBAZIORAKO ZUZENTARAUA

Comeyako ibarrean dauden habitat baliotsuen kontserbazio egoera bertan garatzen den abeltzaintza jardueraren eta ganaduak lurraren eta gainazaleko landaretzaren gainean duen eraginaren araberakoa da. Hori dela eta, abeltzaintzako erabileren eta kontserbazioaren artean harreman egokia lortzeko estrategia planteatu behar da.
Horrenbestez, abeltzaintza jarduera gehiegizkoa balitz, ekosistema eutrofizatu egingo litzateke, zapalketen eta adar jotzeen ondorioz suntsitu egingo litzateke eta baliabide hidrikoak agortzean lehortzeko arriskua sortuko litzateke. Ondorioz, kokaguneko abeltzaintza karga zehaztu eta berau kontrolatzeko mekanismoak ezarri beharko lirateke.
Bestetik, landaretza komunitateen bilakaera naturalari (abereen presiorik gabe) buruzko azterketak egin behar dira. Horretarako, normalean hesi esperimentalak erabiltzen dira interes handiena duten guneetan, horietan zapalketak, artzaintza jarduerak eta eutrofizazioa saihesteko.
Halaber, kontserbazio neurri interesgarrienen artean sartzen da espezie mehatxatuen germoplasma (haziak, propaguluak) batu eta biltzea, gero hazien ernetze eta bideragarritasunerako probak garatzeko.
Neurri horiei esker, zohikaztegiak hondatzeko arrazoiak aztertu ahalko dira eta ekosistema ahul hauetan dauden landaretza komunitateen eta floraren kontserbazio egoera hobetzeko jarduerak gauzatu eta ebaluatuko dira.

FOTOS ARGAZKIAK

Panoramica Comeya

 

Panorama Comeya1

Erica mackaiana