Noticias

Prestatu dira LIFE TREMEDAL proiekturako interesekoak diren zohikaztegietako eta ingurune higrofiloetako 20 espezie ernamuintzeko eta landatzeko protokoloak; (2015/01/20)

20-01-2015_NOTICIA01_Cartel

Proiektuaren xede diren 20 taxoien ugalketa-materiala bildu, garbitu eta gorde ondoren, eta behin Gijongo Lorategi Botaniko Atlantikoaren Germoplasma Bankuan kasuan kasuko ernetze probak bukatutakoan, aipatu taxoi bakoitza ernamuintzeko eta landatzeko protokoloak prestatu dira.

Espezie horien habitatari, banaketari eta loratze-garaiari buruzko datu orokorrak biltzeaz gain, Protokoloak hazien biologiaren inguruko ezaugarri nabarienak ere bildu ditu (tipologia eta pisua, sakabanaketa mota eta sakabanaketarako egokitzapenak, dormizio mota, ernamuintzeko tenperaturarik egokiena, tenperatura txandakatzearentzako erantzuna, argitasun beharra), bai eta haziak hedatzeko oinarrizko metodologia alderdi batzuk (bilketa garaia, tratamendu antifungikoa edota aldez aurreko beste tratamendu batzuk egin beharra), hazi hutsen portzentajea, ereintza garaia eta zer sakoneratan erein behar den, batez besteko ernetze-denbora giro-tenperaturan, ugalketa begetatiboaren sistema, eta ugalketa egiteko garai egokia, eta landatzeari nahiz garapenari buruz kontuan hartu beharreko hainbat faktore (edukiontzi mota, substratuaren osaera eta pH-a, ureztapen maiztasuna eta mota, uraren gogortasuna, ongarritzea, betebehar bereziak, behin betiko landatze garia).

Informazio horrekin, haziak hedatzeko jarduketa egokiak gara daitezke, hazietatik eta/edo zati begetatiboetatik abiatuta, eta era berean, espezieek behar dituzten baldintzak ere zehaztu daitezke, bakoitzaren ekofisiologia bereziaren arabera.

Posted in: Albisteak

Deja un comentario (0) →