Noticias

Nafarroan elurretan ospatu da Hezeguneen Munduko Eguna (2013/02/12)

Atzo, igandea, 40 pertsona inguru batu ziren Auritz/Burgueten, Hezeguneen Munduko Eguna ospatzeko. Erori berria zen elurra eta egun hotz baina eguzkitsua lagun, Jauregiaroztegiko hezegunerako bisita oso berezia izan zen. Jokin Larunbe, Ingurumen Sailekoa, Asun Berastegi, GANekoa eta Auritzeko Joxepe Irigarai alkatea arduratu ziren bisita bat gidatzeaz. Bertan, Lingako ingurumen balioak, gauzatzen ari den kudeaketaren garrantzia eta aberastasun biologikoaren 6.000 urte baino gehiagoren ostean bere historia berrian egondako gertakarietako batzuk nabarmendu ziren.

Bisitaren ondoren, taldea bertako Kultura Etxean batu zen, “Iberiar Penintsulako hezegune kontinentalak: zohikaztegi eta inguru higrofiloen kudeaketa eta itxuraberritzea” izeneko LIFE Tremedal proiektu europarra aurkezteko. Proiektu horrek Galizia, Asturias, Euskadi eta Nafarroako gune atlantikoko (Jauregiarazotegi barne) zohikaztegien kontserbazio egoera aztertu eta hobetuko du. Europako Batzordeak eta Nafarroako Gobernuak finantzatu dute proiektua, eta datozen urteetan merezi duten protagonismoa emango die habitat hain berezi hauei, biztanleriaren zati handi batek ezagutzen ez dituen balio oso interesgarriak baitituzte.

dia-humedales-2

Posted in: Albisteak

Deja un comentario (0) →