Life Tremedal programaren barruko jarduerak

A. Prestaketa ekintzak

Ekintza multzo honen barruan sartzen dira Iberiar Penintsulako Eskualde Biogeografiko Atlantikorako zohikatz habitaten presentzia eta banaketari buruzko azterketa, horien tipifikazioa eta karakterizazioa. Era berean, proiektuko kokalekuen “ex ante” ebaluazioa egingo da, proiektuaren jarraipenerako adierazle komunak identifikatuko dira, eta kontserbazio ekintza zehatzak egiteko beharrezko proiektu teknikoak idatziko dira.

A.1. Diagnosia, azterketa eta adierazleen identifikazioa
Diagnosia, lurralde azterketa eta adierazleen identifikazioa

Proiektuan jorratzen diren habitatak bereziki delikatuak dira. Hori dela eta, gauzatzen diren itxuraberritze ekintzen aurrean izan dezaketen erantzunaren jarraipen oso zehatza egin behar da. Ondorioz, Iberiar Penintsulako Eskualde Biogeografiko Atlantiko osorako zohikaztegi habitatak edo habitat higrofiloak kudeatu eta itxuraberritzeko irizpideak abalatzen dituzten datu zientifiko eta teknikoak eduki behar dira. A 1 ekintzaren bitartez, zehazki, ziurgabetasun maila murriztu nahi da itxuraberritze proiektuaren nondik norakoak ezartzeko orduan, eta, gainera, eskualde biogeografiko osora heda daitezkeen kudeaketa irizpideak ezarri nahi dira.

Osorik irakurri

A.2. Plangintza teorikoa
Itxuraberritze ekintzen plangintza teknikoa

C atalean programatutako habitaten itxuraberritze ekintzak aldez aurretik proiektatu behar dira, zehaztasun espezifikoak ezartzeko: altxaketa topografikoak, dikeen dimentsioak, azken eraikuntzaren zehaztasunak eta abar. TREMEDALen gauzatuko diren proiektu teknikoen tipologiak honako ekintza hauek barne hartzen ditu:

  • Itxuraberritze hidrologikoa.
  • Zuzenketa eta berreraketa topografikoa.
  • Abeltzaintza kudeaketa iraunkorrerako azpiegiturak egitea. hesi mugikorrak, askak.
  • Landaretza naturala berreskuratzea.
  • Landare eta animalia espezie exotiko inbaditzaileak deuseztatzea.

Osorik irakurri

 
B. Lursailak erostea, Arreo- Caicedo Yusoko lakua (Araba) ingurumen aldetik itxuraberritzeko

1956. urtetik (eta seguru asko aurretik) Arreo – Caicedo Yusoko lakuko hezegunea murrizten ari da, gutxienez % 14, habitat horien ordez nekazaritzako laboreak jarri baitira. Hezegunea bera okupatzeaz gain, inguruko laboreek presioa handia eragiten dute sisteman. Izan ere, ongarriak eta landare osasunerako produktuak erabiltzen dira, landaretza babesgarririk ez dagoen aldietan lursailetan materialak garraiatzen dira, ura ateratzen da (ureztatzeko), eta abar.

Osorik irakurri

 
C. Kontserbazio ekintza zehatzak
  • Natura 2000 Sareko 5 espazioko 11 kokagunetako eta Natura 2000ren parte izango diren edo haren koherentzia ekologikoa areagotzen laguntzen duten beste 5 kokagunetako zohikatz habitatak eta habitat higrofiloak itxuraberritzeko jarduerak.
  • Proiektuan garatu beharreko itxuraberritze jarduerak bermatzeko beharrezko germoplasma batu, gorde eta epe luzean kontserbatzea.

Hori horrela, C1-C9 kontserbazio ekintza zehatzak egiteko proiektuak honako ataletan idatziko dira:

C.1 Jarduera
Nafarroako gune atlantikoarekin lotutako habitat eta zohikaztegietan itxuraberritze ekintzak egitea, eraginak prebenitzea eta kudeaketa egokia egiteko azpiegiturak sortzea

Ekintza guztira 84,52 hektareatan gauzatuko da eta 8 kokagune barne hartzen ditu: Alkurruntz (1,99 ha Orabidea ubidea BGLn); Arxuria (18,31 ha Orabidea ubidea BGLn); Belate (9,17 ha), Okolin (43,6 ha) eta Xuriain (2,74 ha) Belate BGLn; eta Lixketa (1,54 ha), Maulitx (3,06 ha) eta Mendaur (4,11 ha) “konektibitaterako zohikaztegi” gisa.

Osorik irakurri

C.2 Jarduera
Jaizkibelgo BGLko zohikaztegiak itxuraberritzea

Padurak Jaizkibelgo BGL osoan zehar banaturik daude gune txikien moduan, larreetan, txilardietan, erkamezti hondarretan eta itsas pinu sailetan tartekaturik.

Itsaso alderantz begira dauden mendi hegal eta ibarretan ageri dira, iturbegiekin eta ur isurketa gelditzen den zonekin loturik, harearriak nagusi diren ingurune litologiko batean.

Osorik irakurri

C.3 Jarduera
Arreo-Caicedo Yusoko aintzirako BGL ingurumen aldetik itxuraberritzea

Dagoeneko B1 ekintzan azaldu den bezala, Arreo-Caicedo de Yusoko aintzira eta bertako ekosistemak hainbat presioren pean daude, batez ere nekazaritzaren jarduerarekin lotutako presioen pean.

Alde horretatik, lursailen erosketa eta ondorengo erabilera aldaketa tresna eraginkorrak dira, baina beharrezkoa da horiek beste jarduera batzuekin osatzea: landaretza naturala berreskuratzea, higadurari aurrea hartzea, fauna aloktonoa kontrolatzea eta erabilera publikoa arautzea.

Osorik irakurri

C.4 Jarduera
Usabelartza dermioa Adarra mendian dago, Leitzaran ibaiko BGLren mugatik (ES2120013) 500en bat metrora, eremu horren barruan, ibai sarearen burualdeko zona batean.

Usabelartzan esfagno zohikaztegi azidoak daude, interesa dutenak beren azaleragatik (5 ha baino gehiago) eta bertan halako garrantziko zohikatz metaketak daudelako (eskualde honetan bakanak).

Osorik irakurri

C.5 Jarduera
Asturiasko eta Gaztela eta Leongo Picos de Europa BGLetako habitaten kontserbazioarekin bateragarria den abeltzaintza kudeaketarako azpiegiturak

Ekintza honek barne hartzen dituen bi zonetako hainbat mendetako eta –orain dela gutxi arte– gehiegizko artzaintzak kalte egin dio bertako zohikaztegien eta, ondorioz, horiek osatzen dituzten batasunaren intereseko habitaten kontserbazio egoerari. Gune hauetako abeltzaintza kudeaketan elementu berriak sartu behar dira, larreen aprobetxamenduari kalterik egin gabe, zohikaztegiaren azalera murrizketa galaraztea eta epe luzean zohikatz sistema hauen funtzionaltasuna ziurtatzea ahalbidetzeko.

Osorik irakurri

C.6 Jarduera
Parga-Ladra-Támogako BGLko hezegune kontinentaletan kontserbazio egoera hobetzea: habitat higrofiloak eta behin-behinean urez betetako habitatak Cospeiton.

Parga-Ladra-Támogako BGLk (Galizia) orain hartzen duen lurraldean nekazaritza eta abeltzaintza jarduera XX. mendean zehar handitzearen ondorioz, nabarmen murriztu ziren inguru higrofilo naturalak eta horien lekuan laborantza edo larre intentsiboak (neurri handiagoan edo txikiagoan) ezarri ziren, 50eko hamarkadan haiek erabat idortu ziren arte.

Horrez gainera, egungo klima aldaketa globalaren testuinguruak are sentikorrago eta ahulago bilakatzen ditu urari loturiko inguruak, berez ahulagoak direnak, horien azalera gero eta txikiagoa delako, haiei atxikitako basa animalia eta landare espezie guztiei horrek dakarkien kaltearekin.

Osorik irakurri

C.7 Jarduera
Parga-Ladra-Támogako BGLn Eryngium viviparum espeziearen habitata egokitzea eta haren populazioa indartzea

Parga-Ladra-Támogako BGLn dauden inguru higroturbofiloei atxikita, sakonune txiki batzuk daude, zeinetan sasoiko ur gezadun inguruak garatzen dira. Horietan, Eryngium viviparum lehentasunezko espezieak bere garapenerako habitat egokia topatzen du.

Egungo klima testuinguruan, Eryngium viviparum lehentasunezko espeziearen populazioak bizi diren hezeguneen osaerak eta dinamikak funtsezko garrantzia dute espezie horrek bizirik irauteko. Populazio horiek ziklo erregularrei loturik daude, zeinetan uholde egoerak (udazkenean eta uda hasieran) eta egoera xerikoak (udan) txandakatzen diren. Nabarmena da espezie hau ziklo hidrologikoarekiko sentikorra dela (eta, hortaz, urtaroen irregulartasun handiagoa dakarren egungo klima aldaketa globalaren prozesuarekiko). Faktore hauek, espezie exotiko inbaditzaileen eragin gero eta handiagoarekin eta gizakiaren ekintzak haren habitata suntsitzearekin batera, garrantzitsuenak dira espezie honen kontserbazioaren aldetik. Erynigum viviparum espeziearen populazio guneak indartzea eta gehitzea funtsezko ekintza bat da, horren banaketa txikia duen eta horren mehatxaturik dagoen taxon bat

Osorik irakurri

C.8 Jarduera
Lehentasunezko habitaten (7210*; 91E0*) kontserbazio egoera hobetzea Parga-Ladra-Támogako BGLn

Ekintza honen helburua lehentasunezko habitat turbofilo eta hidrofiloen kontserbazio egoera hobetzea da.

  • 7210* Cladium mariscus espeziearen eta Caricion davallianae espeziedun kare zohikaztegiak
  • 91E0* Alnus glutinosa eta Fraxinus excelsioren baso alubialak (Alno- Padion, Alnion incanae, Salicion albae).

Horrelako giroetan, zohikaztegiek baso hezearen eta aintziraren arteko trantsizio habitaten moduan dihardute. Arrazoi horregatik, baterako ekintzak burutuko dira bi habitat motetan, lehengo desorekak zuzentzeko eta ekosistemen berezko garapena ahalbidetzeko asmoz.

Ekintza Ollos de Begonte-ko gunean burutuko da, bertan aurkitzen baitira mota hauetako habitatak.

Osorik irakurri

C.9 Jarduera
San Roque irlan habitat higrofiloen kontserbazio egoera hobetzea (Parga-Ladra-Támogako BGL)

Gaur egun San Roque irla jabetza publikoa da eta haren erabilerak biodibertsitatea zaintzeko helburua du. Hala ere, iraganean jarduera antropiko bortitza jasan zuen, laborantza ez-iraunkorra direla medio, eta horrek neurri handi batean lautada alubialeko topografia eraldatu zuen eta, beraz, irlan aurkitzen diren habitaten osaera ere bai.

Jabetza pribatutik publikora aldatzearekin (2003 eta 2006 artean), erabilera intentsiboa kendu egin zen eta irlan sartutako espezie exotiko inbaditzaileak deuseztatu ziren.

Osorik irakurri

C.10 Jarduera
Germoplasma batu, gorde eta epe luzean kontserbatzea

Proiektuko zeharkako ekintza bat da, A1 ekintzak haren beharra ezartzen duen guneetan burutuko dena. Proiektuan aukeratutako lekuetan zohikaztegietako eta beste inguru higrofilo batzuetako landareen haziak biltzean eta horiek Lorategi Botaniko Atlantikoko Landare Germoplasma Bankuan (BG-JBA) gorde eta epe luzean kontserbatzean datza. Banku horretako zientzialari taldea Oviedoko Unibertsitatearen INDUROTeko langileak dira.

Osorik irakurri

Eraikuntza proiektuak lursailen jabe diren udalekin eta tokiko erakunde eskudunekin adostuko dira, eta beraiek arduratuko, era berean, egikaritzaren aurreko beharrezko baimenak tramitatzeaz.

 
D. Ekintzen eraginen jarraipena

Proiektuko ekintzen eta bere eraginen jarraipena egiteko, habitaten gaineko itxuraberritze ekintzen jarraipenerako, espezieen jarraipenerako eta eragin sozioekonomikoaren jarraipenerako ekintzak gauzatzen dira.

D.1. Proiektuak habitaten gainean dituen eraginen jarraipena
Proiektuak habitaten gainean dituen eraginen jarraipena

Ekintza honetan proiektuan gauzatutako itxuraberritze ekintzen eraginaren jarraipena egin nahi da. Eraginkortasuna neurtu eta dokumentatu nahi da eta, era berean, espero ziren emaitzen betearazpen maila baloratu.

Osorik irakurri

D.2.Proiektuak espezieen gainean izango dituen eraginen jarraipena
Proiektuak espezieen gainean izango dituen eraginen jarraipena

Ekintza honek C1 eta C7 ekintzek espezieen gainean dituzten eraginen jarraipena hartzen du bere baitan. C1 ekintzaren kasuan, hedapenaren eta populazio indartzearen gai diren espezie mehatxatuen jarraipena egingo da: Carex hostiana (Belaten eta Arxurian), Rhynchospora fusca (HIC 7150) Arxurian eta Spiranthes aestivalis, (Habitaten Zuzentarauaren IV. eranskina) Arxurian.

C.7 Ekintzaren kasuan, Eryngium viviparum Gay lehentasunezko espeziearen aleak benetan gehitzea sustatu nahi da Parga-Ladra-Támogako BGLko ekintzaguneen barruan (Cospeitoko aintzira eta San Roque irla)

Osorik irakurri

D.3. Proiektuaren eragin sozioekonomikoaren jarraipena
Proiektuaren eragin sozioekonomikoaren jarraipena

Proiektu honek, zohikaztegiak eta bestelako gune hezeak kontserbatzen eta horiek lurraldearen kudeaketa orokorrean duten balio eta garrantziaren gaineko kontzientziazio sozial handiagoa pizten laguntzeaz gain, eragin positiboa eduki nahi du tokiko ekonomian eta populazioan.

Osorik irakurri

 
E. Komunikazio plana

Komunikazio eremuari dagokionez, LIFE+TREMEDALen helburua honakoa da: “gizartea orokorrean informatu eta sentsibilizatzea hezegune kontinentalek -oro har- eta zohikatz habitatek eta inguru higrofiloek -zehazki- dituzten ingurumen balioez eta ematen dituzten ingurumen zerbitzuez”.

Osorik irakurri

 
F. Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioa

Horren barruan sartzen dira proiektua kudeatu eta koordinatzea, beste proiektuekin sareak eratzea, kanpoko finantza ikuskaritza egitea eta kontserbazio plana idaztea LIFEn ostean.

F.1. Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioa
Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioa

Onuradun koordinatzaileak (GAN) TREMEDAL proiektuaren planifikazio, antolaketa, komunikazio eta kudeaketa egokia bermatu behar ditu, eta, horretarako, honako kudeaketa organoak izango dituen lan egitura ezarri da:

  • Zuzendaritza/Pilotutza Batzordea, proiektuaren betearazpenaren arduradun gorena. Onuradun bakoitzeko proiektu zuzendariak osatuko du. Gutxienez hiru aldiz batuko da Batzorde Teknikoaren bilerekin batera (hasieran, tartean eta amaieran).
  • Batzorde Teknikoa, ekintzen betearazpen egokiaren arduraduna. Onuradun bakoitzeko ordezkari tekniko batek osatuko du. Batzorde hau 7 aldiz batuko da fisikoki proiektuan zehar (Partzuergoaren bilerak).
  • Onuradun bakoitzaren kudeaketa taldeak: Onuradun bakoitzean proiektu zuzendari bat eta langile tekniko eta administratiboak egongo dira.
  • Kanpoko talde koordinatzailea. Bere funtzioa koordinatzaile onuraduna proiektua kudeatzeko lanetan babestea da. Horretarako, kanpoko talde bat azpikontratuko da (proiektuak kudeatzen esperientzia aitortua duena) eta berau egongo da onuradun koordinatzailearen kontrolpean, zuzenean. Txostenak Batzordera bidaltzeaz arduratuko da eta harekin harremanetan egoteko bitartekaria izango da.

Osorik irakurri

F.2. Beste proiektuekin sareak eratzea
Beste proiektuekin sareak eratzea

TREMEDALek beste proiektu batzuekin Informazioa eta Esperientzia Trukatzeko Sarea antolatu nahi du (LIFE III, LIFE+ edo proposatutako helburu eta ekintzetarako garrantzitsuak diren bestelakoak). Sare honetan proiektuaren xedeko habitatak itxuraberritu eta kudeatzeko esperientzia duten erakundeak sartuko dira.

Osorik irakurri

F.3. Kanpoko finantza ikuskaritza
Kanpoko finantza ikuskaritza

Un auditor independiente deberá comprobar los estados financieros presentados a la Comisión en el informe final del proyecto. Se comprobará que se haya respetado la legislación nacional y las normas contables, y se certificará que todos los gastos en que se haya incurrido respetan las Disposiciones Comunes de LIFE +.

F.4. Kontserbazio plana LIFEn ostean
Kontserbazio plana LIFEn ostean

El informe final del TREMEDAL incluirá como capítulo independiente el Plan de Conservación post-LIFE, que explicará cómo se pretende continuar las acciones iniciadas en el proyecto en los años posteriores, una vez finalizado éste.

El Plan de Conservación post-LIFE incluirá información detallada sobre las acciones que sea necesario llevar a cabo para garantizar la gestión de estos enclaves a largo plazo (cuándo, quién las ejecutará y cuáles serán las fuentes de financiación disponibles para ello).

Es importante resaltar que todos los espacios incluidos en el proyecto están bajo la gestión de las autoridades competentes en Natura 2000, y que los conocimientos adquiridos durante el proyecto y los resultados del seguimiento de las acciones facilitarán la redacción de este Plan.