LIFE-TREMEDAL proiektuak Europar Batzordearen bisita jasoko du maiatzaren 11n, astelehenean. (2015/05/08)
Europako Batzordeko arduradun teknikoak eta finantza arlokoak bisitan etorriko dira Nafarroara datorren astelehenean, maiatzaren 11n, Europako LIFE-TREMEDAL proiektuaren ibilia gainbegiratzeko. Egitasmoak helburu du Kantauri aldeko barnealdeko hezeguneak lehengoratu eta zaintzea. Ganasak Iruñean duen egoitzan eskura dagoen dokumentazio guztia berrikusteaz gain, Belateko Zohikaztegira ikustea aurreikusia dago; hau da, proiektuan sarturiko nafar zohikaztegietako bat.
Posted in: Albisteak
Deja un comentario (0) →