Jarraipen Batzordearen eta Nafarroako kontrol organoaren bilerak (2013/05/30)
2013ko maiatzaren 14an, GANen (Nafarroako Ingurumen Kudeaketa) bulego nagusietan, Jarraipen Batzordearen eta kontrol organoaren bilera egin zen. Bilera horretan, proiektuko ekintza desberdinen egikaritze maila aztertu zen eta haren bilakaera azaldu zen.
Maiatzaren 21ean, Baztango Udalean Baso Kudeaketaren eta Baso Zaintzaren Atala, Baztango Udaleko mendi eta abeltzaintzako zinegotzia eta TREMEDAL proiektuaren kudeatzaileak batu ziren. Bilera hartan, proiektuaren aurkezpen orokorra egin zen eta Baztan Haraneko tokietan (Xuriain, Lixketa, Alkurruntz eta Belate) egin beharreko jardueren deskribapena sakondu zen. Halaber, inplikatutako alderdi desberdinen arteko lankidetza hitzartu zen, proiektuaren garapen egokia bermatzeko.
Posted in: Albisteak
Deja un comentario (0) →