Ibader erakundeak Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatu du eta, horretarako, zabalkunde eta informazio jardunaldi bat antolatu du Santa María do Valadouro ikastetxean (2014/02/02)
Ibader Santiago de Compostelako Unibertsitateko Nekazaritza Biodibertsitatea eta Landa Garapenerako Institutua da, eta ostegun honetan, Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatu du Rural Nekazaritza Biodibertsitatearen Santa María do Valadouro ikastetxeko lehen hezkuntzako ikasleekin; zehazki, sentsibilizazio eta informazio arloko jardunaldi bat izan da.
Bertan aipatu Unibertsitateko Ikerkuntza eta Berrikuntza arloko errektore-orde atxikia izan zen, Pablo Ramil Rego. Ekitaldia, gainera, Life+Tremedal Europako proiektua zabaltzeko lanen barruko jarduera bat izan da. Honatx proiektuaren izenburua: ‘Iberiar Penintsularen iparraldeko hezeguneak: zohikaztegiak eta ingurune hidrofiloen kudeaketa eta lehengoratzea’.
Hezeguneen Nazioarteko Egun honetan parte hartutakoen artean, izen batzuk nabarmenduko ditugu, hala nola Pablo Remil, aipatu Unibertsitateko Ikerkuntza eta Berrikuntza arloko errektore-orde atxikia eta proiektuaren koordinatzailea; Sonsoles López Izquierdo, Lugoko Diputazio Probintzialeko Ingurumen eta Energia Berriztagarriak arloko diputatu delegatua; Edmundo Maseda Maseda, O Valadouroko Udaleko alkatea, bai eta ikastetxeko irakasleak ere. Egun hori urtero egiten da, otsailaren 2an, 1997tik aurrera, data horretan onartu baitzen Hezeguneen Nazioarteko Konbentzioa (Irango Ramsar hirian 1971n sinatua).
Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatzeko jardunaldian O Valadouroko ikastetxeko ikasleei azaldu zitzaien zer-nolako hezeguneak dauden Terras do Miñoko Biosferaren Erreserban. Horrez gain, natur baliabideok duten garrantzia azaldu zitzaien, eta zer-nolako balioak ematen dizkieten herritarrei eguneroko bizitzan.
Hitzaldien ondotik, Life+Tremedal proiektuaz arduratzen diren Ibader erakundeko teknikariek azalpenak eman zituzten eskualdeko hezeguneen balioez eta ingurune horiek kontserbatzearen garrantziaz; aldi berean, ikasleen artean, sentsibilizazio materialak banatu zituzten.
Posted in: Albisteak
Deja un comentario (0) →