Hezeguneak zaindu eta kudeatzeko jardunaldiak Santiago de Compostelan
LIFE+ TREMEDAL hedatzeko eta haren inguruan jendea prestatzeko ekintzen artean, Nekazaritza Biodibertsitate eta Landa Garapenerako Institutuak (IBADER) jardunaldiak egin ditu Santiago de Compostelan, hezeguneak nola zaindu eta kudeatu azaltzeko.
Jardunaldion helburua izan da aditzera ematea hezeguneek zer-nolako garrantzia duten biodibertsitatea kontserbatzeko, egun zertan diren, eta era berean, kontserbazio ekintza zehatzak aurkeztea haien balio ekologikoari eusteko.
Galiziako unibertsitateetako ikertzaile eta naturguneen kudeatzaile sorta bat aritu da, eta hezeguneak zaindu eta kudeatzeko beste aditu batzuk ere bai. LIFE+ Tremedal proiektuan egindako ekintzak aurkezteaz gain, beste bi LIFE proiektu ere izan dira mintzagai jardunaldiotan: hots, LIFE+ Margal-Ulla eta LIFE+ Higro.
Posted in: Albisteak
Deja un comentario (0) →